Mari Domingi
Mari Domingi euskal abesti tradizional batean ageri den emakumea da. 1990eko hamarkadatik aurrera, Euskal Herriko eguberrietako hainbat ekitalditan, Olentzeroren gizonezko pertsonaiaren alboko emakumezko irudi bilakatu izan da. Mari Domingiz[1] ere idatzi izan da.
Mari Domingi | |
---|---|
Euskal Herriko mitologia | |
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Olentzero |
Abestia
aldatuMari Domingi abestiaren hitzak Resurreccion Maria Azkuek jaso zituen lehen aldiz XX. mendearen hasieran. 1970eko hamarkadan berriz, Viejas canciones donostiarras liburuan agertu zen abestia, Olentzeroren abestiaren ondoan, bien artean harreman zuzenik izan gabe.
Honako hauek dira kantuaren hitzak:
« |
Horra Mari Domingi Gurekin nahi badezu Hatoz, hatoz, zure bila nenbilen ni! Irrintzi eta poza, Pozez adora (de)zagun Hatoz, hatoz, zure bila nenbilen ni! |
» |
Olentzeroren ondoko pertsonaia
aldatuOlentzerorekin lotuta agertu zen Mari Domingi lehen aldiz Donostian 1990eko hamarkadan. Bertako Bagera Elkartearen Antigua auzoko adarrak sustatu zuen ekimena, beste herri batean (Lasarte-Orian), Olentzerorentzako gutunak biltzeko pertsonaia bat sortu zutelakoan (Xixuko izenekoa), ikastetxeetan ibiltzen zena gutunak jasotzen haurrengandik, oporren aurreko egunetan. Antiguan ere antzeko zerbait egin zitekeelakoan, Mari Domingi bilakatu zuten 1994an gutun-biltzailea, baina "genero aldetik halako gogoeta bat egin gabe", ekimenaren sustatzaile batek, Josi Oiarbide irakasleak 2015ean kontatu zuen gisan.[2]
Ondoren, Ikastolen Elkarteak, Antiguako irakasle eta guraso hauek sustatuta, ipuin-liburuxka kaleratu zuen, Olentzero eta Mari Domingi pertsonaiak lotzen zituena. Irudia Edorta Murua marrazkilariak eman zion Mari Domingiri, eta ipuinaren testua Mitxel Muruak idatzi zuen.[2]
Olentzeroren pertsonaiaren alboko laguntzaile izatetik, Mari Domingiri lehenaren emazte edo neska-lagunaren rolean sartu dute hainbat ekitalditan.[3][4] Hainbatek kritikatu egin du emakumeari bigarren mailako rola ematearren tradizioa horrela aldatzea.[5][6][7][1][8]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Aranbarri, Iñigo. «Covadongatik txondorrera» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-01-13).
- ↑ a b Oiarbide, Josi. (). Olentzeroren "bikotearena", Mari Domingirena, kasualitatez hasi zen ia ia.... Facebook (Noiz kontsultatua: 2017-12-25).
- ↑ «Berriz incorpora a Mari Domingi para dar protagonismo a la mujer en el desfile del Olentzero», El Correo, 2007-12-22.
- ↑ Oier Araolaza: «Nor zara zu, zer egin duzu Olentzerorekin?», Argia, 2066. zenbakia, 2006-12-10.
- ↑ «Mari Domingi, sra. de Olentzero», 2008-01-03.
- ↑ «Durangoko kartel matxista», Eibartarrak eztabaidagunea, 2008-11-12.
- ↑ Araolaza, Oier. Mari Domingi ez! Queer-Olentzero bai!. .
- ↑ "(...) Olentzerorekin amets berbera daukat, bidenabar, bigarren mailako Mari Domingi laguntzailearen beharrik gabe". Barquin, Amelia. (2015-07-29). «Orduan Zeledoi gizona da derrigorrez?» Kinka (Noiz kontsultatua: 2021-12-26).