Juan Carlos Guerra
Juan Carlos Guerra Barrena (Donostia, 1860ko abenduaren 27a - Arrasate, 1941eko urriaren 2a) gipuzkoar historialaria eta legegizona izan zen. Arrasaten bizi izan zen bizi guztian. Genealogia eta heraldika-alorrak landu zituen batik bat. Euskal-Erria, RIEV eta Euskalerriaren Alde izeneko aldizkarietan argitaratu zituen bere lanak. Harenak dira: Diccionario heráldico de la nobleza guipuzcoana (1883), Ensayo de un padrón histórico de Guipuzcoa según el orden de sus familias pobladoras (1928), Estudios de heráldica vasca (1910), Oñacinos y Gamboínos. Rol de banderizos vascos (1930). Euskal testu eta erromantze zaharren azalpenak ere egin zituen lan aberats batean: Los cantares antiguos del euskera (1924). Berak aurkitu zuen Pedro Ignazio Barrutiaren Acto para la Nochebuena (Gabonetako ikuskizuna) antzerkiaren eskuizkribua.
Juan Carlos Guerra | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1860ko abenduaren 27a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Arrasate, 1941eko urriaren 2a (80 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | abokatua, historialaria eta idazlea |
Kidetza | Eusko Ikaskuntza Historiaren Errege Akademia |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |