Frantziaren banaketa administratiboa
Frantziaren banaketa administratiboa hainbat mailatan banatu den administrazio-sistema konplexu bat da:
Metropolitar lurraldeen banaketa
aldatu- 13 eskualde (fr. régions): Frantzia 18 eskualdetan banatu da; horietatik 13, Metropolitar Frantzian daude. Nahiz eta lehen mailako azpibanaketa izan, Frantzia estatu zentralista denez, ez dute botere betearazlerik, judizialik edo legegilerik.
- 96 departamendu (fr. départements): Metropolitar Frantzian, eta beste 5, itsasoz haraindi. Kontseilu Orokor bat dute buru. Sei urterako hautatuak dira kontseilukideak. Departamendu bakoitzak prefeta bat du.
- 323 barruti (fr. arrondissements): departamendu bakoitza hainbat barrutitan banatu da, eta bakoitzak azpiprefeta bat du buru. Haren helburua departamenduko prefetari laguntzea da.
- 1.995 kantonamendu: hauteskunde-barrutien antzekoak dira.
- 36.529 udalerri edo komuna: unitate administratiborik txikienak. Bakoitzak udal edo mairie bat du buru.
Itsasoz haraindiko lurraldeen banaketa
aldatu- 5 itsasoz haraindiko eskualde (fr. régions d'outre-mer edo ROM): Guadalupe, Guyana Frantsesa, Martinika, Mayotte eta Réunion. Eskualde bakoitza itsasoz haraindiko departamenduekin (fr. départements d'outre-mer edo DOM) kointzidenteak dira.
- 12 barruti.
- 172 kantonamendu.
- 129 udalerri.
- 5 itsasoz haraindiko kolektibitate (fr. collectivités d'outre-mer edo COM): Polinesia Frantsesa, Saint-Pierre eta Mikelune, Wallis eta Futuna, Saint Martin eta Saint Barthélemy.
- Sui géneris kolektibitate 1: Kaledonia Berria.
- Itsasoz haraindiko lurralde 1 (fr. territoire d'outre-mer edo TOM): Frantziaren Lurralde Austral eta Antartikoak, bost barrutitan banatzen direnak: Kerguelen uharteak, Saint Paul eta Amsterdam uharteak, Crozet uharteak, Adélie Lurraldea eta Îles éparses. Lurralde hau Réunion uhartetik administratzen da.
- Clipperton. Zuzenean gobernuak administratzen ditu.
Kanpo estekak
aldatu