Fantômas Frantziako literaturaren bilau gaizkile polizia eleberri sail baten protagonista da. Nobela horiek Marcel Allainek (1885-1970) eta Pierre Souvestrek (1874-1914) idatzi zituzten. Pertsonaia 1911an sortu zenetik 43 eleberri argitaratu ziren eta zinemara, komikietara zein telebistara eramana izan da.

"Fantômas" (1913), Louis Feuillade zinemara eraman zuen pertsonaia.

PertsonaiaAldatu

Fantômas benetako gaizkile eta bilaua da. Soziopata eta sadiko hutsa, jendea akabatzen disfrutatu egiten du. Gupidarik ez dauka eta inor ez du errespetatzen ezta beraren seme-alabak. Mozorrotzen artista, momentuero itxura aldatzen du, sarritan berak hildakoen pertsonalitatea erabiliz. Bere aurrekari gertuena Arsenio Lupin izan zitekeen baina hura batez ere lapurra zen. Fantômasentzat krimena denborapasa da, berezko helburua.

LiburuakAldatu

 
Juan Gris margolariak pertsonaiari koadro hau eskaini zion.

Allain-ek eta Souvestrek idatzitakoak

  • Fantômas (1911)
  • Juve contre Fantômas (1911)
  • Le mort qui tue (1911)
  • L'Agent Secret (1911)
  • Un Roi Prisonnier de Fantômas (1911)
  • Le Policier Apache (1911)
  • Le Pendu de Londres (1911)
  • La Fille de Fantômas (1911)
  • Le Fiacre de Nuit (1911)
  • La Main Coupée (1911)
  • L'Arrestation de Fantômas (1912)
  • La Livrée du Crime (1912)
  • La Mort de Juve (1912)
  • L'Evadée de Saint-Lazare (1912)
  • La Disparition de Fandor (1912)
  • Le Mariage de Fantômas (1912)
  • L'Assassin de Lady Beltham (1912)
  • La Guêpe Rouge (1912)
  • Les Souliers du Mort (1912)
  • Le Train Perdu (1912)
  • Les Amours d'un Prince (1912)
  • Le Bouquet Tragique (1912)
  • Le Jockey Masqué (1913)
  • Le Cercueil Vide (1913)
  • Le Faiseur de Reines (1913)
  • Le Cadavre Géant (1913)
  • Le Voleur d'Or (1913)
  • La Série Rouge (1913)
  • L'Hôtel du Crime (1913)
  • La Cravate de Chanvre (1913)
  • La Fin de Fantômas (1913)

Marcel Allain-ek idatzitakoak

  • Fantômas est-il ressuscité? (1925)
  • Fantômas, Roi des Recéleurs (1926)
  • Fantômas en Danger (1926)
  • Fantômas prend sa Revanche (1926)
  • Fantômas Attaque Fandor (1926)
  • Si c'était Fantômas? (1933)
  • Oui, c'est Fantômas! (1934)
  • Fantômas Joue et Gagne (1935)
  • Fantômas Rencontre l'Amour (1946)
  • Fantômas Vole des Blondes (1948)
  • Fantômas Mène le Bal (1963)

FilmakAldatu

 
René Navarre Fantômas bezala.

Zinema mutua Bost filma ziren, Louis Feuilladek zuzenduta. Gaizkilearen papera René Navarrek bete zuen:

  • Fantômas (1913)
  • Juve contre Fantômas (1913)
  • Le Mort Qui Tue (1913)
  • Fantômas contre Fantômas (1914)
  • Le Faux Magistrat (1914)

Ameriketako Estatu Batuetan Edward Sedgwick zuzendariak, John Willard aktore nagusia izanik, pertsonaiari buruzko 20 filma egin zituen.

Beste filmak

Kanpo estekakAldatu