Hizkuntza natural[1] terminoa erabili ohi da bereziki giza hizkuntzaz mintzatzeko. Bere esanahia gizakiak sortutako hizkuntza formalei kontrajartzen zaio.

Hizkuntza naturala helburu komunikatibo bat duten jatorrizko hiztunek osatzen duten kulturari esker bilakatzen da. Adibidez, txinera, euskara, gaztelania eta ingelesa hizkuntza naturalak dira.

Hizkuntza formalarekiko ezberdintasunak

aldatu

Hizkuntza formalean ez bezala, non kate edo perpaus baten esanahia bere aspektu edo formaren menpe baino ez dagoen, hizkuntza naturaletan semantika edo esanahi espezifiko edo kontestualak parte hartzen dute perpausaren zuzentasun eta esanahian. Honek bere ikerketa zailtzen du.

Hizkuntzalaritza da hizkuntzak aztertzeaz arduratzen den arloa, zeina edozein komunikazio prozesu definitzen duen arau bilduma den.

Komunikazio arauak existitzen direnez, hizkuntza natural zehatz bat ere definitu daiteke, sortu eta erabili daitezkeen perpaus sorta gisa.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskalterm.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu