Ferrocarrils de la Generalitat Valenciana

Ferrocarrils de la Generalitat Valenciana (FGV) Valentziako Generalitateak 1986ko azaroaren 10ean sortutako enpresa publikoa da, Valentziako Erkidegoko zabalera estuko trenbideak kudeatzeko. Bi marka komertzial ditu: Metrovalència, Valentziako metroa ustiatzeko; eta TRAM Alacant, Alacantiko Burdinbide Metropolitarra ustiatzeko.

Ferrocarrils de la Generalitat Valenciana
Datuak
Izen laburraFGV
Motatrenbide eragilea
Jarduera sektoreatrenbide-garraioa
HerrialdeaEspainia
Jarduera
KidetzaInternational Association of Public Transport (en) Itzuli
Agintea
Egoitza nagusi
Zeren jabe
Historia
Sorrera1986ko azaroaren 10a
webgune ofiziala

FGVren sarea 285,53 kilometro luze da (metro, tranbia eta tren-tran zerbitzua gehituta) eta 208 geltoki ditu. Valentziako gune metropolitarran 9 linea eta 137 geltoki ditu; eta Alacantekoan 5 linea eta 71 geltoki.

Markak

aldatu

Metrovalència

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Valentziako metroa»

Metrovalencia marka komertzialaren bidez Valentzia hiriko eta bere ingurune metropolitarreko metroa eta tranbia ustiatzeko erabiltzen duen marka komertziala da.

Metrovalenciak ustiatutako lineak

aldatu
Linea Geltoki-buruak Mota Luzera (km) Geltokiak Bidaiariak (2016)
  Bétera - Villanueva de Castellón Metro 70,24 km 40 9.341.370
  Llíria - Torrent Avinguda Metro 39,75 km 33 8.454.393
  Rafelbunyol - Aeroport Metro 24,69 km 27 12.355.841
  Mas del Rosari/Ll. Llarga/Fira - Dr. Lluch Tranbia 15,92 km 33 6.462.817
  Marítim Serreria - Aeroport Metro 12,95 km 18 9.077.796
  Tossal del Rei - Marítim Serreria Tranbia 10,07 km 21 2.057.102
  Marítim Serreria - Torrent Avinguda Metro 15,45 km 16 6.666.557
  Marina Reial Joan Carles I - Marítim Serreria Tranbia 1,20 km 4 476.876
  Alboraya-Peris Aragó - Riba-roja de Túria Metro 23,37 km 22 7.739.004
GUZTIRA 156,38 km 137 62.631.756

TRAM Alacant

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Alacantiko Burdinbide Metropolitarra»

Marka komertzial honen bidez Alacanteko probintziako tren-tran, metro eta tranbia zerbitzuak ustiatzen dira.

Alacantiko Burdinbide Metropolitarren lineak
 Linea   Ibilbidea   Hasiera   Mota   Luzera (km)   Geltokiak   Maiztasuna 
    LucerosBenidorm-Intermodal 1999 metroa 44,260 21 30 min
    LucerosSant Vicent del Raspeig 2006 tranbia 8,929 14 8-15 min
    LucerosEl Campello 2007 metroa 14,095 17 15-30 min
    LucerosPlaça La Corunya 2007 tranbia 10,039 18 30 min
    Porta del MarPlaça La Corunya 2019 tranbia 8,700 17 30 min
    BenidormDénia 1999 trena 50,831 18 60 min

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu