Kremailera-tren[1] esaten zaio burdinbide mota jakin bati, zeinean trena trenbideari mekanikoki akoplatzen zaion kremaileradun hirugarren errail baten bidez.

Kremailera-tren baten trenbidea.
Piñoi eta kremaileraren funtzionamendua.
Núriako kremailera-trena.

Aplikazioak aldatu

Aipatutako disposaketak ahalbidetzen du aldapa handiko guneetan erabiltzea, %8 baino gehiagokoak,[2] eta zeinetan gurpil eta errailak itsaspen bidez funtzionatzea ezinezkoa den, marruskadura faltagatik.

Oro har mendi-trenetan erabiltzen da, turistentzako lineetan eta baita errusiar mendietan hasierako igoeran eta bestelako igoera handietan.

Asmakuntza aldatu

1812an John Blenkinsop ingeniari ingelesak lokomotor batentzako kremailera trenbideak eraiki zituen. Geroago, 1862an Niklaus Riggenbach mekaniko suitzarrak kremailera hirugarren errail batean jarri zuen.[2]

Engranaje sistemak aldatu

Engranaje sistema ezberdinak esistitzen dira. Ezagunenak hurrengoak dira: Marsh, Riggenbach, Strub, Abt, Locher eta Lamella (von Roll izenez ere ezaguna).

 
Von Roll sistemadun kremailera-trena.
 
Riggenbach sistema
 
Strub sistema
 
Abt sistema
 
Locher sistema

Gaur egun kremailera-tren gehienek Abt sistema erabiltzen dute.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Kontsulta-fitxak] [1999]
  2. a b El Ferrocarril

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu