Manresa Kataluniako hiria da, Bages eskualdeko hiriburua dena eta Bartzelonako probintzian kokatuta dagoena. Bartzelonatik 65 km ingurura dago, Kataluniaren erdialdean. 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 76.558 biztanle zituen, eta 2017an 75.152.

Manresa
Kataluniako udalerria
Seu Manresa vista general.JPG
Bandera de Manresa fosca.svg Escut de Manresa.svg
Administrazioa
Herrialdea Espainia
AutonomiaKatalunia
ProbintziaBartzelonako probintzia
EskualdeaBages
Alkatea Valentí Junyent Torras Itzuli
Izen ofiziala Manresa
Posta kodea 08241, 08242 eta 08243
INEk ezarritako kodea 08113
Geografia
Koordenatuak 41° 43′ 35″ N, 1° 49′ 45″ E / 41.726388888889°N,1.8291666666667°E / 41.726388888889; 1.8291666666667Koordenatuak: 41° 43′ 35″ N, 1° 49′ 45″ E / 41.726388888889°N,1.8291666666667°E / 41.726388888889; 1.8291666666667
Localització de Manresa respecte del Bages.svg
Azalera 41.6 km²
Altuera 238 m
Mugakideak Sant Joan de Vilatorrada, Sant Fruitós de Bages, El Pont de Vilomara i Rocafort, Sant Vicenç de Castellet, Castellgalí, Sant Salvador de Guardiola, Rajadell eta Fonollosa
Demografia
Biztanleria 77.714 bizt. (2019)
Dentsitatea 1.868,13 bizt/km²
Etxebizitzak 353
Informazio gehigarria
Ordu eremua UTC+01:00
Matrikula B
www.manresa.cat

Herri hau Manresako oinarriak egin zituztelako da ezaguna. 1892an, bertan bildu zen ordezkarien batzarrean aurkeztu zen agiria; agiri horretan, autogobernua eskatzen zen Printzerriarentzat, hots, Kataluniarentzat.

Halaber, aipatzekoa da San Inazioren leizea, arkitektura multzo neoklasikoa, San Inazio Loiolakoaren omenez egindakoa.

GeografiaAldatu

Iparraldean Sant Joan de Vilatorrada eta Sant Fruitós de Bages, ekialdean El Pont de Vilomara i Rocafort eta Mura, hegoaldean Sant Vicenç de Castellet, Castellgalí eta Sant Salvador de Guardiola eta mendebaldean Rajadell eta Fonollosa udalerri mugakide ditu.

DemografiaAldatu

Biztanleriaren bilakaera
1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2009
23.416 22.084 25.928 31.239 36.123 40.021 52.133 58.110 67.007 66.320 63.981 76.558

KirolakAldatu

Basquet Manresa hiriko saskibaloi taldea da, estatuko historikoen artean duguna, eta 1996an txapeldunak izan zirenak Errege Kopan eta 1998an ACB Ligan, Saski Baskonia finalean garaituz.

HedabideakAldatu

Hiri honetan "Regió 7" egunkaria kaleratzen dute.

Pertsonaia ezagunakAldatu

ArgazkiakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu