Ireki menu nagusia

Fernando I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa

Fernando I.a Habsburgokoa» orritik birbideratua)

Fernando I.a Habsburgokoa (Alcalá de Henares, Gaztelako Koroa, 1503ko martxoaren 10a - Viena, 1564ko uztailaren 25a[1]) Austriako artxidukea (1521-1564), Bohemiako eta Hungariako erregea (1526-1564), Alemaniako erregea (1531-1564) eta, bere anaia Karlos V.ak koroa utzi ondoren, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea (1558-1564) izan zen[1].

Fernando I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa
Bemberg Fondation Toulouse - Portrait paintings of Ferdinand I, Holy Roman Emperor by Jan Cornelisz Vermeyen Inv.1056.jpg
Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea

1558 (gregoriar) - 1564 (gregoriar)
printze hautesle

Bizitza
Jaiotza Alcalá de Henares1503ko martxoaren  10a
Herrialdea  Germaniako Erromatar Inperio Santua
Heriotza Viena1564ko uztailaren  25a (61 urte)
Hobiratze lekua San Vito katedrala
Familia
Aita Filipe I.a Gaztelakoa
Ama Joana Gaztelakoa
Ezkontidea(k) Anne of Bohemia and Hungary Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Leinua Habsburgo
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak aristokrata
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa

BizitzaAldatu

Espainian hezi zen. Karlos V.ak habsburgotarren bost estatuen jabetza aitortu zion (Wormseko Hitzarmena) eta Hego Alemania, Tirol eta Goi-Alsaziako gobernadore izan zen. Hungariako Ana Jagellonekin ezkondu zen 1521. urtean, eta Bohemia eta Hungariako errege hautatu zuten Luis II.a hil ondoren (1526), Joan Szápolyairen ordez. Berehala aurre egin behar izan zion turkiarren erasoari (1529an setiatu zuten Viena). Budako gudua galdu (1541) eta zortzi urteko su-etena izenpetu zuen (1562). Turkiarrei zerga ordaindu eta Szápolyai Transilvanian onartu behar izan zuen. Humanismoak bultzaturik irekia zen protestanteekin. Horretarako, Suitzako bost kantoiekin Batasun kristaua osatu (1529) eta txekiarren matxinada zapaldu bazuen ere (1547), Eliza eraberritzen eta protestanteak eta katolikoak elkarri hurbilarazten saiatu zen. Ratisbonako Batzarrean (1524) parte hartu ondoren, Trentoko Kontzilioan bere ideia eraberritzaileak ezartzen saiatu zen. Augsburgoko Bakean parte hartu zuen (1555) eta protestanteen aldeko begiramena eskaini zuen.

ErreferentziakAldatu

  1. a b Ferdinand I Encyclopædia Britannica
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fernando I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa