El Raval
El Raval (iraganean Txinatar Auzoa izenaz ezaguna) Kataluniako Bartzelona hiriburuko Ciutat Vella barrutia osatzen duten lau auzoetako bat da. 2005. urtean 46.322 biztanle zituen.
El Raval | |
---|---|
Ciutat Vella, Bartzelona | |
El Raval auzoko irudia. | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Katalunia |
Probintzia | Bartzelonako probintzia |
Hiria | Bartzelona |
Barrutia | Ciutat Vella |
Geografia | |
Koordenatuak | 41°22′48″N 2°10′07″E / 41.38°N 2.1686°E |
Demografia | |
Biztanleria | 47.129 biz (2016) |
Bestelako informazioa |
El Raval auzoaren jatorria XIV. mendearen erdialdera Petri IV.a Aragoikoa erregeak etxebizitzaz betetzen hasi zen eremua babestu asmoz harresitutako gerriko berri bat eraikitzea agindu zueneko garaian kokatu behar da. Izatez, eremu hau itxitzeko asmo nagusia hiritarrak elikatzen zituen baratza eremu batetarako sarbidea izatean ere oinarritzen zen.
Itxitura berri honekin aurretik zirkulazio ardatz nagusien alboan eraikitako (Carme kalea, Hospital kalea, Tallers kalea eta Sant Pau kalea) erlijio eta aterpetxe izaerako hainbat eraikin berri ere barne hartzen ziren.
XVI. mendetik aurrera, behin Kontrarreforma ezarri ondoren, auzoa bere luzeran La Rambla pasealekuan zehar hedatu eta erlijio ordenen gogoko kokaleku bilakatu zen. Honela bada, bertan komentu eta serorategi ugari eraiki ziren (Jesusen Konpainiarena Belengo elizaren inguruan, Trinitarioak, Karmelitak...), hauek XIX. mendearen erdialderarte iraun zutelarik, orduan, ein batean Espainiar desamortizazioren ondorioz desagertu, eta La Boqueria eta El Liceu antzokiaren hornigai edo ekipamenduak gordetzeko eremu edo kokaleku aske bilakatu ziren.
Auzotar ezagunak
aldatuIruditegia
aldatu-
El Ravaleko katua, Fernando Boteroren lana, haur egun Rambla del Raval pasealekuan kokatzen da, baina aurretik Bartzelonako leku ezberdinetan kokatuta egon da.
-
L'Hospital kalea. Eskuinaldean, Santa Creu ospitalea.
Kanpo estekak
aldatu- El Raval auzoa Bartzelonako udal webgunean (Katalanez) (Gaztelaniaz)