Fernand Léger

Fernand Leger» orritik birbideratua)

Fernand Léger (Argentan, 1881eko otsailaren 4a - Gif-sur-Yvette, 1955eko abuztuaren 17a) frantses margolaria izan zen. 1897-1902 urteetan Parisen bizi izan zen eta inpresionismoaren higikundean murgildu zen. Cézanneren estiloari ere jarraitu zitzaion 1910. urtetik kubismoaren ezaugarriak bere egin zituen arte.

Fernand Léger

Bizitza
JaiotzaArgentan1881eko otsailaren 4a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaGif-sur-Yvette1955eko abuztuaren 17a (74 urte)
Hobiratze lekuaGif-sur-Yvette
Familia
Ezkontidea(k)Nadia Léger (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaAcadémie Julian (en) Itzuli
École nationale supérieure des arts décoratifs (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, film-zuzendaria, eskultorea, eszenografoa, jantzi-diseinatzailea, diseinatzailea, irakaslea, artista grafikoa, arkitektura proiektuen marrazkilaria, ilustratzailea, grabatzailea, zinemagilea, zeramikaria, marrazkilaria eta artista
Lantokia(k)Viena
Caen
Gif-sur-Yvette
Paris
Berlin
Munich
Suitza eta New York
Lan nabarmenak
InfluentziakHenri Rousseau
KidetzaAmerican Abstract Artists (en) Itzuli
Koninklijke Vlaamse Academie van België voor Wetenschappen en Kunsten (en) Itzuli
Mugimenduakubismoa
modernismoa
Izengoitia(k)Lezhe, Fernan
Genero artistikoaerretratua
figure painting (en) Itzuli
paisaia margolaritza
margolaritza erlijiosoa
izadi hila
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra

IMDB: nm0529568 Allocine: 9707 Allmovie: p99217
Discogs: 3086896 Find a Grave: 6626 Edit the value on Wikidata

Legerrek 1910. urtearen hamarraldiaren hasieran ezagutu zituen margolari kubistak, eta bat egin zuen haiekin errealitatearen deskonposizioa lortzeko asmoan. Hala, Josturza obran (1909, M.N.A.M.) giza gorputzaren osagaiak ohol eta hodi bihurtu zituen, eta Irudi biluziak basoan izenekoan (1909- 10; Rijksmuseum Kröller-Müller, Otterlo, Herbehereak), kolore biguneko puska handietan emanak daude irudien bolumen geometrikoak. 1913. urte inguruan kolore biziagoak hasi zen erabiltzen, eta formen arteko kontraste zorrotzak sartu zituen bere konposizioetan; horietako batzuk abstraktuak dira guztiz.

1918tik aurrera bere estilo berezia finkatu zuen: materia leuna eta inpertsonala; kolore lau biziak; mekanikan oinarrituriko gaiak. Hodiek osatutako automatak dirudite haren giza irudiek. Bigarren Mundu Gerran Amerikan izan zen eta malgutasun gehiago zuten konposizio-sailak margotu zituen (akrobatak, txirrindulariak, urpekariak). Horma-pinturak ere egin zituen eta mosaiko handi bat egin zuen Ama Birjina Assyko elizaren aurrealderako (Savoia, 1946). Stockholmeko eta Parisko balletentzat dekorazio-lanak ere egin zituen. Europako eta Ameriketako museo garrantzitsuenetan daude ikusgai Legerren obra ezagunenak.

Lehen Mundu Gerraren ondorengo lanetan errealitatearekiko lotura handiagoa ageri du. Orduan hasi zen, hain zuzen ere, Legerren aldi ezagunena, mekanikoa, giza irudia zilindroetan zatikatzen dena - Soldaduak kartetan (1917; Rijksmuseum Kröller-Müller), Le Mécanicien(1920, Mekanikoa; Galerie Louis Carre, Paris)-, eta makinen forma dinamikoen lilura (errodamenduak, poleak) ezaugarri duena, kolore bakun eta bereiziekin batera.

1920ko hamarraldiaren erdialdean Amedee Ozenfant eta Le Corbusier buru zituen higikunde puristari lotu zitzaion,eta ondoren figurazioaren eta konposizio malguago baten aldera egin zuen. Aldi berean, margolaritzaz bestelako alorrak ere landu zituen: balleta, zinema, liburuen apainketa... 1955. urtean hil zen Leger, Gifsur-Yvette hirian. Haren artelanak, beren egonezin eta aldakortasunean, mundu modernoaren aldaketen erakusgarri geratu dira.

Legerren obra ezagun batzuk:

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fernand Léger