Feneko azeria (Vulpes zerda) kanidoen familiako ugaztun haragijalea da. Basamortuko azeri txiki eta belarri-handia da. Ilea fina du, harea kolorekoa bizkarraldean eta zuria sabelaldean.

Feneko
Fennec Fox Vulpes zerda.jpg
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaCarnivora
FamiliaCanidae
LeinuaVulpini
GeneroaVulpes
Espeziea Vulpes zerda
Banaketa mapa
Fennec area.png
Datu orokorrak
Ernaldia50 egun
Kumaldiaren tamaina3,5
Eguneko zikloagaueko

Afrikako basamortuetan eta Sinaiko penintsulan bizi da[1] eta ur gutxi behar izaten du bizirauteko. Animalia orojalea da eta ilunabarrean eta gauean da bereziki aktiboa. Erraz etxekotzen da eta 14 urte arte bizi daiteke.

EtimologiaAldatu

Arabierazko fanak (فَنَك) hitzetik datorkio izena eta "azeria" esan nahi du. Fennec izenaren aurreneko erabilera erregistratua 1790. urtekoa da[2].

Espeziearen izen zientifikoari dagokionez bi hipotesia daude zerda izena azaltzeko, biak ala biak grezierazko hitzekin erlazionatuta. Aditu batzuen arabera "lehorra" (xeros) esan nahi du, bizi den habitatari erreferentzia eginez[3], eta beste batzuen ustetan "zuhurra".

TaxonomiaAldatu

Skjöldebrandek 1777an Vulpes minimus izenarekin aipatu bazuen ere Zimmermann izan zen 1780. urtean Canis zerda izenarekin deskribatu zuena[4]. Ordutik aurrera sarritan aldatu izan zaio hala generoaren nola espeziearen izena. 1978an Corbetek ezarri zuen Vulpes zerda izena[5].

1997. urtean egindako biologia molekularreko azterketek baieztatu dute Vulpes generoko espeziea dela eta duela 4-4'5 milioi urte bereiz zela Vulpes cana espeziearengandik.

DeskribapenaAldatu

Kanidoen artean espezierik txikiena da. 40 cm inguruko luzera dute arrek eta emeak zerbait txikiagoak dira, 34,5-39,5 cm. Isatsa beste 20 bat cm-koa du[6]. 20 cm-tako garaiera sorbaldetan eta 1'36-1'6 kg-tako pisua hartzen du fenekoak.

Duen gorputzerako belarri handiak ditu, 10 cm inguruko luzera dutenak[6]. Kanidoen artean belarri-gorputz ratio handiena du, eta beroa galtzeko egokiak dira, azaleko zain ugari dituztenez odola hoztea lortzen dutelako. Hori dela eta belarriek kolore gorrixka dute atzealdean. Belarrien barnealdea aldiz oso iletsua da[7]. Begi handi eta beltzak ditu

Ile fina du, hare kolorekoa gainean, zuria sabelaldean. Horrela bizi den duna eremuan ederki kamuflatzen da[6]. Isatsa luzea du eta amaieran ile beltzak ditu. Oinen azpialdean larru sendoa du harea edo lurzoru berotan ibili ahal izateko[6].

Banaketa eta habitataAldatu

Sahara basamortuan bizi da, Mendebaldeko Saharatik hasi eta Sinai penintsularaino. Duna txikien eremu zabalak atsegin ditu sakabanaturiko sasi, belar eta ziperazeoak dituztenak[8].

Habia hareatan egindako galeria bat izaten da. Landareek egonkorturiko dunatan egiten du, hareatza konpaktoa den lurzorutan. Habia hauek handiak izaten dira, 15 sarrera inguru ere izaten dituzte eta 120 m2-ko azalera hartzen dute. Hainbat familiek elkarren alboan egiten dituzte galeriak eta batzuetan elkar komunikatzen dira.

Harea ezegonkorragoetan habia oso sinplea izaten da, sarrera bakarrak eta gela bakarrekoa[6].

EkologiaAldatu

Elikadura eta harraparitzaAldatu

 
Fenekoa hareatan.

Animalia orojalea da. Karraskariak, muskerrak, gekoak, eskinkoak, intsektuak, txori txikiak eta haien arrautzak, datilak, fruituak eta tuberkuluak jaten ditu[6]. Ornodun txikiak eta intsektuak harrapatzeko zuloak egiten ditu hareatan eta jauzi handiak ere egiten ditu, 60 cm-ko altuerakoak eta 120 cm-ko luzerakoak, bai harrapakinak ehizatzeko eta baita harrapariengandik ihes egiteko ere. Inoiz ikusi da zuloak egiten ehizaturiko harrapakina gordetzeko, beranduago jateko helburuaz. Gizakiaren asentamenduen inguruetan ere ikusten da janari bila[9]. Aljeriako Sahara eremuan egindako ikerketa batean 114 aleren urdaileko janaria aztertu zen eta 400 intsektutik gora, landare atalak, datilak eta txorien, ugaztun txikien eta suge txikien hondarrak zerrendatu ziren[10].

Ilunabarrean hasi eta gauez ehizatzen du. Egunsentia iristearekin bat bere habiara itzultzen da eguneko ordu beroenak lur barnean gordeta igarotzera.

Afrikako hontz espezieek ehizatzen dute fenekoa, haien kumeak batez ere. Faraoien hontza da fenekoen harraparietan aipagarriena. Tarteka ikusi izan da karakalek eta hiena pikartek ere ehizatu izan dutela. Fenekoa ordea azkarra da eta erraz aldatzen du norabidea, harrapariari izkin egiteko[6].

UgalketaAldatu

 
Fenekoaren habia zuloa.

Fenekoak bederatzi hilabeterekin iristen dira sexu heldutasunera eta urtarrila eta apirila artean bikotea osatzen dute[11]. Urtean behin izaten dituzte ondorengoak. Arraren eta emearen arteko kopulak bi ordu eta 45 minutu inguru irauten ditu[12]. Haurdunaldia 50-52 egunetakoa iaten da, inoiz 63 egunetakoa ere erregistratu da[13]. Haurdunaldian eta laktantzian zehar feneko arra agresiboa bihurtzen da eta emea babestu eta elikatzen du[14]. Martxoa eta ekaina artean erditzen du emeak eta 1-4 kume artean izaten ditu. Hauek 8-11 egunen ondoren irekitzen dituzte begiak. Guraso biek elikatzen dituzte kumeak eta 61-70 egun dituztenean kentzen die amak titia[15]. Kumeak hurrengo kumaldirarte egoten dira habian.

MoldaerakAldatu

Fenekoaren morfologia eta fisiologia basamortuetako klima beroetara moldaturik dago. Beroak alde egiteko belarri handiak ditu eta gorputzez argala da, ilajearen koloreak eguzki izpiak isladatzen ditu gorputzaren tenperatura ferskatuz. Basamortuetan ur baliabide eskasak daudenez giltzurrunak ere gernua kontzentratu eta ahalik ur gutxien galtzeko moldatuak ditu[16].

Mehatxuak eta egoeraAldatu

Fenekoa erakusteko edo turistei saltzeko harrapatu izan da eta Maroko hegoaldean esate baterako desagertzear dago. Izan ere maskota exotiko gisa arrakasta handia baitu[17]. Dena dela Marokon, Mendebaldeko Saharan, Aljerian, Tunisian eta Egipton babesturik dagoen espeziea da.

Fenekoa egungo kulturanAldatu

Fenekoa Aljeriako animalia nazionala da[18]. Aljeriako futbol selekzio nazionalaren ezizena "Fenekoak" da izan ere[19].

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) Karssene, Yamna; Chammem, Mohsen; Li, Fengqing; Eddine, Ahmed; Hermann, Ansorge; Nouira, Saïd. (2019-03-01). «Spatial and temporal variability in the distribution, daily activity and diet of fennec fox (Vulpes zerda), red fox (Vulpes vulpes) and African golden wolf (Canis anthus) in southern Tunisia» Mammalian Biology 95: 41–50. doi:10.1016/j.mambio.2019.02.001. ISSN 1616-5047. (Noiz kontsultatua: 2022-10-17).
  2. (Ingelesez) «Definition of FENNEC» www.merriam-webster.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-17).
  3. «The Nature of Wildworks» web.archive.org 2009-06-17 (Noiz kontsultatua: 2022-10-17).
  4. Handbook of the mammals of the world. [2009]-<[2019]> ISBN 978-84-96553-49-1. PMC 304148757. (Noiz kontsultatua: 2022-10-17).
  5. Larivière, Serge. (2002-12). «Vulpes zerda» Mammalian Species 2002 (714): 1–5. doi:10.1644/1545-1410(2002)714<0001:VZ>2.0.CO;2. ISSN 0076-3519. (Noiz kontsultatua: 2022-10-17).
  6. a b c d e f g Canids : foxes, wolves, jackals, and dogs : status survey and conservation action plan. 2004 ISBN 2-8317-0786-2. PMC 57570754. (Noiz kontsultatua: 2022-10-17).
  7. leopard.tu-braunschweig.de (Noiz kontsultatua: 2022-10-17).
  8. (Ingelesez) Karssene, Yamna; Chammem, Mohsen; Li, Fengqing; Eddine, Ahmed; Hermann, Ansorge; Nouira, Saïd. (2019-03-01). «Spatial and temporal variability in the distribution, daily activity and diet of fennec fox (Vulpes zerda), red fox (Vulpes vulpes) and African golden wolf (Canis anthus) in southern Tunisia» Mammalian Biology 95: 41–50. doi:10.1016/j.mambio.2019.02.001. ISSN 1616-5047. (Noiz kontsultatua: 2022-10-17).
  9. Mammals of Africa. 2013 ISBN 978-1-4081-2251-8. PMC 822025146. (Noiz kontsultatua: 2022-10-17).
  10. Brahmi, Karima; Khechekhouche, El Amin; Mostefaoui, Otman; Doumandji, Salaheddine; Baziz, Belkacem; Aulagnier, Stéphane. (2012-04). «First quantitative data on the diet of the fennec fox, Vulpes zerda (Canidae, Carnivora), in Algeria» Folia Zoologica 61 (1): 61–70. doi:10.25225/fozo.v61.i1.a10.2012. ISSN 0139-7893. (Noiz kontsultatua: 2022-10-17).
  11. Gauthier-Pilters, H.. (1967). The Fennec. African Wildlife. 21:, 117–125 or..
  12. academic.oup.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-17).
  13. (Ingelesez) Gangloff, L.. (1972-01). «Breeding Fennec foxes (Fennecus zerda) at Strasbourg Zoo» International Zoo Yearbook 12 (1): 115–116. doi:10.1111/j.1748-1090.1972.tb02289.x. ISSN 0074-9664. (Noiz kontsultatua: 2022-10-17).
  14. Sowards, R.K.. (1981). Observation on breeding and rearing the fennec fox (Fennecus zerda) in captivity. Animal Keepers' Forum. 8:, 175–177 or..
  15. (Ingelesez) Koenig, Lilli. (1970-01-12). «Zur Fortpflanzung und Jugendentwicklung des Wüstenfuchses ( Fennecus zerda Zimm. 1780)» Zeitschrift für Tierpsychologie 27 (2): 205–246. doi:10.1111/j.1439-0310.1970.tb01873.x. ISSN 0044-3573. (Noiz kontsultatua: 2022-10-17).
  16. «Vulpes zerda - an overview | ScienceDirect Topics» www.sciencedirect.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-17).
  17. Mammals of Africa. 2013 ISBN 978-1-4081-2251-8. PMC 822025146. (Noiz kontsultatua: 2022-10-17).
  18. «Algeria - National Animals of African Countries - Howzit MSN Africa» web.archive.org 2014-02-25 (Noiz kontsultatua: 2022-10-17).
  19. «FIFA.com - Paris salutes Les Fennecs» web.archive.org 2010-06-01 (Noiz kontsultatua: 2022-10-17).

Kanpo estekakAldatu