Federico Montaner Canet (Iruñea, 1874Donostia, 1938) topografoa eta militarra, Francoren estatu kolpearen alde eta errepublikaren aurka jarri zen 1936an. Defentsa Batzorde Nazionala erakundearen partaidea izan zen.

Federico Montaner
Bizitza
JaiotzaIruñea, 1874
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaDonostia1938ko urtarrilaren 5a (63/64 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmilitarra eta kartografoa
Zerbitzu militarra
Adar militarraEspainiako Lurreko Armada
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila

Biografia aldatu

Espainiako armadaren topografo garrantzitsuena izan zen. 1904an Espainia eta Frantzia arteko mugak zedarriztatzen ibili zen. 1922a, armada teniente-koronela bezala, Iruñean zegoen Pirinioetako Batzorde Geografikoaren burua izan zen. Eusko Ikaskuntzarako, bestetik, 1922an argitaratu zen Euskal Herriko mapa kartografikoa egin zuen, 1:200.000 eskalan; 1926an, eskala berean, Nafarroakoa prestatu zuen.[1][2]

1927ko uztailean Marokora bidali zuten, Marokoko Protektoratu Espainiarraren txosten topografikoa egiteko. Lan horretan beste militar-topografo ospetsuekin aritu zen: Joaquín de Ysasi-Ysasmendi, Rafael Alfonso de Villagómez, Manuel García-Baquero eta Luis de Lamo Peris. Lan garrantzitsu honek 20.000 km² zabalerako lurraldea aztertu zuen. Batzordearen burua bezala, Afrikan 1935arte egon zen.

Armadaren zati handi batek Espainiako Bigarren Errepublikaren aurkako estatu kolpean parte hartu zuen. Uztailaren 18an Montaner Iruñean zegoen, 5. Dibisioaren estatu nagusiaren burua bezala. Bera, Emilio Mola jeneralaren agindupean aritu zen. Uztailaren 24ean Burgosen faxistek Defentsa Batzorde Nazionala sortu zutenean Montanerrek idazkari moduan lan egin zuen, koronel graduarekin. Batzordea urrian desegin zen eta Francok Muntaner Gerra Idazkaritzaren nagusia eta Donostiako gobernadore militarra izendatu zuen. Gipuzkoako hiriburuan hil zen 1938ko urtarrilaren 5ean.

Gerra krimenetan inputatuta aldatu

2008an, Baltasar Garzón epailak frankismoaren hogeita hamabost goi-karguen aurkako sumarioa ireki zuen, tartean Montanerren aurka.[3] Inputazioak bi ziren: atxiloketa ilegala eta gizadiaren krontako krimenak frankismoaren lehenengo urtetan. Epailak akitutatzat eman zuen Montanerren ardura 1938an hil zela jakin zuenean.

Obra aldatu

  • Perfil principal de Ceuta y Melilla Madrid 1930 de Federico Montaner Canet a Agustin Muñoz Grandes, Madril: Talleres del Depósito Geográfico e Histórico del Ejército, 1930.[4]

Erreferentziak aldatu