Ireki menu nagusia

Landarbaso Donostiako (Gipuzkoa) auzo eta barrendegia da, Errenteria, Hernani eta Astigarragako lurrez inguraturik dagoena. Izen bereko mendiaren ipar-mendebaleko mazelan Zabaltoki izeneko trikuharria dago. Jose Migel Barandiaranek aurkitu zuen 1928an.

Landarbaso
Bandera de San Sebastián.svg Donostia, Euskal Herria
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Udalerria Donostia
Koordenatuak 43° 15′ 30″ N, 1° 54′ 00″ W / 43.25833333°N,1.9°W / 43.25833333; -1.9Koordenatuak: 43° 15′ 30″ N, 1° 54′ 00″ W / 43.25833333°N,1.9°W / 43.25833333; -1.9
Landarbaso hemen kokatua: Euskal Herria
Landarbaso
Landarbaso
Landarbaso hemen kokatua: Gipuzkoa
Landarbaso
Landarbaso
Landarbaso hemen kokatua: Donostia
Landarbaso
Landarbaso
Landarbaso (Donostia)
Azalera 2,1 km²

Ingurune NaturalaAldatu

Igoin mendiaren magalean dago kokaturik auzoa. Auzoaren ekialdeko eta iparraldeko mugak Landarbaso errekak zehazten ditu. Auzo menditsua izanik, bere malda gehienak pinuek hartzen dituzte.

Landarbasoko sarbidea, Astigarragako bentetatik abiatzen den bidea da.

HistoriaAldatu

Zazpi trikuharriz osaturiko gune megalitikoa dago auzoan. Ez da jakina noiztik den Landarbaso Donostiako zati, 1870ean Donostiako Udalak Gipuzkoako Aldundiari igorritako idatzi baten arabera, berau 1461 urtetik da Donostiako parte.

1878an Donostiako Udalak barrendegia, berau inguratzen zuten udalerrien artean banatzea proposatu zuen, baina Landarbasoko biztanleak aurka agertu ziten. 1896an Alfontso XIII.a Espainiakoak barrendegia bisitatu zuen Espainiako erret familia osoarekin.

Landarbaso barrendegi bihurtu zen 1987an, Astigarraga Donostiatik banatu eta udalerri independente bihurtu eta gero.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu