Euskal Kostaldeko Geoparkea

Euskal Kostaldeko Geoparkea UNESCOk munduan izendatuta dituen 120 geoparkeetariko bat da. Gipuzkoan dago kokatua, 90 kilometro karratu inguruko azalera hartzen du, Deba, Zumaia eta Mutriku udalerrien artean, eta ia 20.000 lagun bizi dira bertan. Euskal Herriko geoparke bakarra da.

Sakoneta, Deba, geoparkeko flysch ikusgarriak agerian dauden tokietako bat.
Ekaingo zaldiak, Ekainberriko erreplikan.)

EsparruakAldatu

Bi zatitan bana daiteke Euskal Kostaldeko Geoparkea: batetik, kostaldeko zatia, eta bestetik, barrualdekoa. Itsasertzeko zatiak Deba eta Zumaia arteko marearteko zabalgunea eta bertako Flysch formazioak hartzen ditu nagusiki, 13 kilometroko itsaslabarrak. Barrualdeko zatia karstikoa da, eta Gipuzkoako kobazulo gehienak hartzen ditu[1]. Horien artean daude Ekaingo kobazuloak (Deba) UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatua 2008tik. Harekin lotua dago Zestoan bisita daitekeen erreplika (Ekainberri).

ErreferentziakAldatu

  1. «Euskal Kostaldeko Geoparkea» turismoa.euskadi.eus 2010-11-25 (Noiz kontsultatua: 2018-06-12).

Kanpo estekakAldatu