Geoparkea balio handiko ondare geologikoa izateagatik nabarmentzen den biztanleria-gunea da. Kultura eta natura ondare aberatsa ere izan dezake. Hori horrela, inguruneari balio gehiago emateko eta garapen iraunkorra sustatzeko estrategia bat martxan jartzen da, aldi berean bertako biztanleen bizi-baldintzak hobetzeko[1][2]. Geoparkeak UNESCOk definitu eta izendaturiko entitateak dira, eta 120 baino gehiago daude munduan: Global Geoparks Network (GGN) delakoan integratzen dira, eta azpimultzo kontinentalak ere badaude, hala nola Europako European Geoparks Network (EGN). Honen parte da Euskal Herriko geoparke bakarra, Euskal Kostaldeko Geoparkea.

Añiscloko harroila, Sobrarbeko geoparkean, Aragoin.

Kontzeptuak aldatu

Geoparkeen helburuen artean, tokiko komunitateekin arrisku geologikoak arintzeko estrategiak lantzea dago. Ez da hori Euskal Kostaldeko Geoparkeko kasua, baina beste testuinguru batzuetan sumendiak, lurrikarak eta tsunamiak gertatzeko aukerak izaten dira. Era berean, geoparkeetan klima aldaketari buruzko kontzientziazio bultzatzen da, energia berriztagarrien erabilpena sustatzen, eta baita, turismo sustapenaren kasuan, turismo berdea eta beste eredu iraunkor batzuk bultzatzea.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu