Hizkuntza bakartu

bertze ezein hizkuntzarekiko ahaidetasun genetiko ezagunik ez duen hizkuntza naturala
Hizkuntza isolatuak» orritik birbideratua)

Hizkuntza bakartua (hizkuntza isolatua ere deitua) bertze ezein hizkuntzarekiko ahaidetasun genetiko ezagunik ez duen hizkuntza naturala da. Adibidez, euskara, ainuera, buruxaskia eta japoniera, beste hainbat eta hainbat hizkuntzaren artean, hizkuntza bakartuak dira.

Gaur egun bakartuak diren hizkuntzetatik, guztiak ez dira beti bakartuak izan: denboraren iragaitearekin bakartu dira batzuk, haien ahaide guztiak iraungita, hala nola Brasilgo pirahã hizkuntza, mura hizkuntza-familiako azken ahaidea baita; dokumentaturik daudenez geroztik hona, beti bakarturik izan dira, aldiz, bertze batzuk.

Hizkuntza bakartuak ez dira hizkuntza eraikiak nahastu behar, nahiz eta hizkuntza-familia batekoak ere ez izan, artifizialki sortu dira eta ez dute hizkuntza natural gisa eboluzionatu.

Hizkuntza bakartuen zerrenda

aldatu

Ezagun diren hizkuntza bakartuen zerrenda da ondokoa, hizkuntzaren izena eta haren erabilgunea bildurik dituena.

Hizkuntza Non erabilia
Adaia Ameriketako Estatu Batuetako Texasen eta Louisianan.
Aikaná Brasilgo Rondônia.
Alagilaka Ameriketako Estatu Batuetako Texasen eta Louisianan.
Andoquea Kolonbian eta Perun.
Atakapa hizkuntza Ameriketako Estatu Batuetako Texasen eta Louisianan.
Ainuera Japonia Iparreko Hokkaidon.
Baenana Brasilen.
Beothuka Ternuan (Kanada).
Betoia Kolonbian.
Biralea (Ongota)
Buruxaskia Pakistan Iparrean.
Calusa hizkuntza Ameriketako Estatu Batuetako Floridan.
Camsá Kolonbian.
Canichana Bolivian.
Cayubaba Bolivian.
Cayusea Ameriketako Estatu Batuetako Oregonen Washingtonen.
Chimarikoa Ameriketako Estatu Batuetako Kalifornian.
Chitimacha Ameriketako Estatu Batuetako Louisianan.
Coahuiltecoa Ameriketako Estatu Batuetako Texasen eta Mexiko Ipar-Ekialdean.
Cofána Kolonbian eta Ekuadoren.
Cotonamea Ameriketako Estatu Batuetako Texasen eta Mexiko Ipar-Ekialdean.
Cuitlateka Mexikoko Guerreron.
Cullea Perun.
Elamitikoa Elameko hizkuntza zena, gaurko Irango hegomendebaldean.
Esselena Ameriketako Estatu Batuetako Kalifornian.
Etruskoa Italia erdi-mendebaldeko Etruria haraitzinako herriko hizkuntza zena.
Euskara Euskal Herrian
Gamela Brasilgo Maranhãon.
Gorgotoquia Bolivian.
Haida hizkuntza Ameriketako Estatu Batuetako Alaskan eta Kanadako Britainiar Kolunbian.
Huamoéa Brasilgo Pernambucon.
Huavea Mexikoko Oaxacan.
Iberikoa Iberiako herri zenbaitetako hizkuntza zena.
Irantxe hizkuntza Brasilgo Mato Grosson.
Itonamaa Bolivian.
Jalaa Nigeria Ipar-Eguzkialdeko hizkuntza.
Japoniera Japonian.
Jotía Venezuelan.
Jukaghirikoa Siberiako iparraldean.
Kalto edo Nahalia Mendebaldeko Indian.
Karankawa hizkuntza Ameriketako Estatu Batuetako Texasen.
Kariría Brasilgo Paraíban, Pernambucon, eta Cearán.
Karoka Ameriketako Estatu Batuetako Kalifornian.
Ket hizkuntza Siberian, Jenisei ondoan.
Koayá hizkuntza Brasilgo Rondônian.
Konomihu hizkuntza Ameriketako Estatu Batuetako Kalifornian.
Koreanikoa Korea.
Kukurá hizkuntza Brasilgo Mato Grosson.
Kutenai hizkuntza Ameriketako Estatu Batuetako Idahon eta Montanan, eta Kanadako Columbia Britanikoan.
Kwadi hizkuntza
Kusunda hizkuntza Nepalgo hizkuntza iraungi-hurrena.
Laal hizkuntza .
Mapudunguna Txilen eta Argentinan.
Maratinoa Ipar-ekialdeko Mexikon.
Mekejir hizkuntza (Shabo hizkuntza) .
Meroitikoa Meroeko Erresumaren hizkuntza zena, Sudanen.
Movima hizkuntza Bolivian.
Munichi hizkuntza Perun.
Nambikwarera Brasilgo Mato Grosson.
Naolan hizkuntza Mexikoko Tamaulipasen.
Natchez hizkuntza Ameriketako Estatu Batuetako Mississippin eta Louisianan.
Natú hizkuntza Brasilgo Pernambucon.
Nivkh hizkuntza edo Gilyak hizkuntza Amur ibaiaren beheitian eta Sakhalin uhartean.
Omurano hizkuntza Perun.
Otí hizkuntza Brasilgo São Paulon.
Pankararú hizkuntza Brasilgo Pernambucon.
Pirahã hizkuntza Brasilen.
Puquina hizkuntza Bolivian.
Quinigua hizkuntza Mexiko Ipar-Ekialdean.
Sabela hizkuntza Ekuadoren eta Perun.
Salinan hizkuntza Ameriketako Estatu Batuetako Kalifornian.
Sandawe hizkuntza Tanzanian.
Seri hizkuntza Mexikoko Sonoran.
Siuslaw hizkuntza Ameriketako Estatu Batuetako Oregonen.
Solano hizkuntza Ameriketako Estatu Batuetako Texasen eta Ipar-ekialdeko Mexikon.
Sumerikoa Sumerreko hizkuntza zena.
Taiap hizkuntza  
Takelma hizkuntza Ameriketako Estatu Batuetako Oregonen.
Tarairiú hizkuntza Brasilgo Rio Grande do Norten.
Tarascoa Mexikon
Tasmanikoa Tasmania.
Tauxiro hizkuntza Perun.
Tequiraka hizkuntza Perun.
Tikunera Kolonbian, Perun, eta Brasilen.
Timucua hizkuntza Ameriketako Estatu Batuetako Floridan eta Georgian.
Tonkawa hizkuntza Ameriketako Estatu Batuetako Texasen.
Tunica hizkuntza Ameriketako Estatu Batuetako Mississippin, Louisianan, eta Arkansasen.
Warao hizkuntza Guianan, Surinamen, eta Venezuelan.
Waxo hizkuntza Ameriketako Estatu Batuetako Kalifornian eta Nevadan.
Xokó hizkuntza Spoken in Alagoas and Pernambuco, Brasil.
Xukurú hizkuntza Brasilgo Pernambucon eta Paraíban.
Yámana hizkuntza Txileko hegoaldean.
Yana hizkuntza Ameriketako Estatu Batuetako Kalifornian.
Yuchi hizkuntza Ameriketako Estatu Batuetako Georgia eta Oklahoman.
Yuracare hizkuntza Bolivian.
Yuri hizkuntza Kolonbian eta Brasilen.
Yurumanguí hizkuntza Kolonbian.
Zuñi hizkuntza Ameriketako Estatu Batuetako Mexiko Berrian.

Kanpo estekak

aldatu