Etaiu
Etaiu[4] ([eta.iu]) Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri bat da, Egaibar eskualdekoa, Lizarrako merindadekoa. Itsas mailatik 623 metro gorago dago, eta 79 biztanle zituen
2014. urteko erroldaren arabera.
Etaiu | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Lizarra | ||
Eskualdea | Lizarrerria | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Etayo | ||
Alkatea | Laura Alegria Sos | ||
Posta kodea | 31280 | ||
INE kodea | 31099 | ||
Herritarra | etaiuar, Etaiuko | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°37′00″N 2°09′14″W / 42.616666666667°N 2.1538888888889°W | ||
Azalera | 13,02 km² | ||
Garaiera | 623 metro | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 68 (2023: 3) | ||
Dentsitatea | 4,32 bizt/km² | ||
Zahartzea[1] | % 37,4 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 0 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 0 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 4,69 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[2][3] | % 6,50 (2018: %2,24) |
Geografia
aldatuInguru naturala eta kokapena
aldatuEtaiu Lizarrako merindadearen mendebaldean dago. Herrira iristeko, Urbiolan hasita, Antzinerako bidea hartu eta Olexuara iristean Etaiurako herri-errepidea hartu behar da.
Udalerriak Legariako eta Okoko udalerriekin egiten du muga iparraldean; Olexoarekin eta Villamayor de Monjardinekin ekialdean; Los Arcosekin hegoaldean; eta Piedramillerarekin eta Sorladarekin mendebaldean.
Haren mugen barruan beste herrixka bat dago, Leartza, 1842ko erroldan udalerri independente zena.
Klima eta landaredia
aldatuEtaiuko klima mediterraneo-kontinental motakoa da. Urteko batez besteko tenperaturak 8 eta 11 gradukoak, eta prezipitazioak 500 eta 800mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 80 dira herrigunean, eta 100 edo gehiago udalerriko gunerik menditsuenetan. Euriteak udazken eta udaberri garaian izaten dira ugarien. Neguak nahiko hotzak izan ohi dira, eta uda garaian bi hilabete lehor daude.
Jatorrizko landareditik 70 hektarea arte baino ez dira gordetzen. Horrez gain, beti azalera txikia izan duten ameztiak galtzeko zorian daude, nekazaritzarako erabilitako lurren azalera handituz joan den heinean. XIX. mendetik aurrera birlandaturiko pinu lariziarrak eta pinu beltzak 19 hektarea hartzen dituzte.
Demografia
aldatuEtaiuko biztanleria 1860tik 2023ra |
---|
Datu-iturria: www.ine.es |
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko sei etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %7,14 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).
Politika
aldatuUdal hauteskundeak
aldatu2007an Nafarroako Herriaren Batasuna alderdi politikoko Antonio Tomas Sanz de Azedo Lizarraga aukeratu zuten alkate. Baliogabeko boto bakarra izan zen (emandako guztien %1,16) eta boto zuriak bi (%2,35). Abstentzioa %9,47koa izan zen.
Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
Antonio Tomas Sanz de Azedo Lizarraga (UPN) | 47 | Bai |
Juan Miguel Salinas Maeztu (CIE) | 36 | Ez |
2011n bi zerrenda hauek aurkeztu ziren: Candidatura Popular de Etayo (CPE; 2 zinegotzi, tartean alkate bihurtutako Felipe Landa Azedo) eta Agrupación Independiente de Etayo (1). CPE UPNren ingurukoa; alderdiak bere izenean zerrendarik ez aurkeztea erabaki zuen, aurreko alkatea etorkinen botoarekin iruzurretan aritzeagatik inputatu zutelako[5].
Alkateak
aldatu1999-2003 | Juan Miguel Salinas Maeztu | San Cristóbal |
2003-2007 | Juan Miguel Salinas Maeztu | San Cristóbal |
2007-2011 | Antonio Tomás Sanz de Azedo Lizarraga | UPN |
2011-2015 | Felipe Landa Azedo | CPE |
2015-2019 | Jenaro Pascual Desojo | CIE |
2019-? | Laura Alegria Sos | CIE |
Udaletxea
aldatuUdalerriko punturik altuenean dago, elizaren ondoan. Hare harri gorriz egina dago (inguruko lurretan materialik ugariena) eta margotutako hormak eta arkudun ataria nabarmentzen dira. Elizarekin batera plazatxo txiki bat osatzen du, Andre Maria izenekoa. Udala alkateak eta lau zinegotzik osatzen dute.
- HELBIDEA: Andre Mariaren plaza, 1
Zerbitzuak
aldatuAntzin-Ameskoako Zerbitzu Sozialen Mankomunitatea zaborra biltzeaz, ura hornitzeaz eta bestelako zerbitzuez arduratzen da Etaiun eta eskualdeko beste hainbat herritan.
Ondasun nabarmenak
aldatuJasokundeko Andre Mariaren eliza
aldatuJasokundeko Andre Mariaren eliza jatorriz Erdi Aroko eraikina den arren, gaur egungo eliza estilo barrokoan eraikia da. Gurutze latindar oinarridun eliza da.
Kristobal Deunaren baseliza
aldatuHerritik gertu dagoen Kristobal Deunaren baseliza aipatzekoa da. Eraikina hau izen bereko mendixkaren gainean dago. Apirileko azken igandean, bertan erromeria ospatzen ohi da.
Herriko etxeak
aldatuArkitektura erlijiosoaz gain, herrian XVI. mendeko eta XVIII. mendeko etxe ugari dago, harlanduz eginikoak, fatxadan alabastrozko armarriak ageri dituztenak.
Leartzako jaurerria
aldatuLeartzako jaurerrian San Andres eliza dago, erromaniko estilokoa eta 1200. urtean eraikia. Iparraldean atari neoklasikoa du, sarbidea babesteko balio duena, XIII. mendean eraikia.
Jaiak eta ospakizunak
aldatuHerriko jaiak abuztuaren 14tik 16ra ospatzen dira, Andre Mariaren Jasokundearen omenez.
Etaiuar ospetsuak
aldatu- Honorato Pla Landa (1905-1957) irakasle eta sindikalista.
- Gregorio Monreal (1942-) politikari eta legelaria.
- Nicanor Ursua (1947-) irakasle eta filosofian doktorea.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
- ↑ Euskaltzaindiaren 155. araua: Nafarroako udal izendegia.
- ↑ ELECCIONES 22-M NAVARRA UPN esconde sus siglas en las listas con los candidatos más polémicos[Betiko hautsitako esteka], Diario de Noticias, 2011ko maiatzaren 13a.
Kanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
- (Gaztelaniaz) Etaiuko Udalako webgunea.
- Herriaren urrutiko ikuspegia NA-7400 errepidetik, Google Street View-n.