Oko

Nafarroa Garaiko udalerria

Oko[4] ([oko]) Nafarroako udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 66 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 69 kilometrora dago.

Oko
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria

Bandera

Okoko armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Lizarra
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Oco
AlkateaFrancisco Javier Bujanda Martínez (UPN)
Posta kodea31281
INE kodea31184
Herritarraokoar
Geografia
Koordenatuak42°38′23″N 2°09′49″W / 42.639722222222°N 2.1636111111111°W / 42.639722222222; -2.1636111111111
Azalera3 km²
Garaiera486 metro
Distantzia69 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria68 (2023:  −5)
alt_left 38 (%55,9)(2019) (%57,4) 39 alt_right
Dentsitatea23,85 bizt/km²
Zahartzea[1]% 27,27
Ugalkortasuna[1]‰ 0
Ekonomia
Jarduera[1]% 0 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 15,89 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2][3]% 14,90 (2018: %8,32)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://oco.es/

Geografia

aldatu

Inguru naturala eta kokapena

aldatu

Herria Nafarroa mendebaldean kokatzen da. Antzin udalerriaren irteeran dagoen errepidean ezkerreko lehen bidetik lau kilometro eginda heltzen da Okora.

Okok Murietarekin egiten du muga iparraldean, Abaigar eta Olexoarekin ekialdean, Legariarekin mendebaldean eta Etaiurekin hegoaldean.

Klima eta landaredia

aldatu

Udalerriko klima mediterraneo-kontinentala prezipitazio irregularretan eta zabalkunde termiko handian nabari da. Urteko batez besteko tenperatura 10 eta 12 gradu bitartekoa da, eta prezipitazioak 500 eta 800mm artekoak, mendiguneetan ugariagoak direlarik. Urteko egun euritsuak 80 eta 120 inguru dira kokagunearen arabera.

Udalerri gehiena estaltzen zuten artadietatik zazpi hektarea baino ez ziren geratzen XX. mendearen amaieran. Horrez gain, hiru hektarea makaldi zeuden.

Historia

aldatu

Erdi Aroan zehar jaurerri izan zen, eta 1250. urtean Tibalt I.a erregeak herritarrek ordaindu beharreko petxa urteko 300 soldatetan ezarri zuen foru baten bitartez. Urte hartan, jaurerria koroaren ondareari loturi geratu zen. 1351. urtean Carlos II.ak jaurerria Beltran Velez Guevarari eman zion dohaintza moduan Etaiu eta Errezurekin batera. Ondoren, Carlos eta Tristan Mauleren jabetzakoa izan zen, baina hauek 1472 eta 1492ean Fernando Bakedao kalonjeari saldu zioten, hau aldi berean Juan II.a erregearen idazkaria eta Juan III.a eta bere emazte Katalinaren kontseilaria zen.

1846. urtean herriak Ega ibarreko herri izateari utzi eta udalerri independente bihurtu zen. 1847an, herrian 1.100 errealeko zuzkidura zuen eskola zegoen, eta herritarrek parrokiako abadea izendatzeko eskubidea zeukaten. XX. mendearen hasieran Nekazal Aurrezki Kutxa sortu zuten herritarrek.

Demografia

aldatu
Okoko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko etorkin bakarra bizi zen herrian, biztanleriaren %1,28a (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika

aldatu

Udal hauteskundeak

aldatu

Okoko alkatea UPN alderdiko Francisco Javier Bujanda Martínez da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Urte horretan aurkeztutako hautagai bakarra izan zen; baliogabeko botoak 9 izan ziren (emandako guztien %19,15) eta 20 boto zuri izan ziren (botoen %52,63). Abstentzioa %29,85koa izan zen.

Okoko Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Francisco Javier Bujanda Martínez (UPN) 18 Bai

2011ko udal hauteskundeetan, ordea, ez zen zerrendarik aurkeztu eta Bujandak jarduneko alkate segitu zuen[5].

Udaletxea

aldatu

Udaletxea elizaren ondoko plazan dago eta 1981. urtean zaharberritu zen azken aldiz Nafarroako gobernuaren diru-laguntzari esker. Bi solairu dauzka eta kanpoaldeko hormak margoturik eta zarpeaturik daude. Udalak alkatea eta lau zinegotzi dauzka.

  • HELBIDEA: Plaza Nagusia z/g

Alkateak

aldatu
2007-2011 Francisco Javier Bujanda Martínez
2011-2015 Francisco Javier Bujanda Martínez Jardunean

Euskara

aldatu

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Oko eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %6,25ek zekien euskaraz hitz egiten.

Zerbitzuak

aldatu

Antzin-Ameskoako Zerbitzu Sozialen Mankomunitatea, zaborra bildu, ura hornitu eta bestelako zerbitzuez arduratzen da Oko eta eskualdeko beste hainbat herritan

Ondasun nabarmenak

aldatu

San Roman eliza, XIII. mende hasierako eraikin erromanikoa da. Irantzuko monasterioaren eragin nabarmena dauka arkitekturan. Aipagarri da XIII. mendeko arkua, ondoren egindako aldaketa gotikoetan berrerabili zena.

Herriko etxeei dagokionean, XVI. mendeko hainbat eraikin daude, horietako batzuk fatxadetan armarriak dituztela.

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa