Leartza Etaiu udalerriko (Nafarroa Garaia) herri bat da. 1842ko erroldan udalerri independentetzat ageri da, 31 biztanle eta 6 etxerekin. 2008ko erroldan, bederatzi biztanle ditu.

Leartza
Nafarroa, Euskal Herria
Learza - La iglesia - Indalecio Ojanguren (19-3-1954).tif
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Nafarroa Garaia
Herria Etaiu
Koordenatuak 42° 37′ 01″ N, 2° 10′ 47″ W / 42.616838°N,2.179646°W / 42.616838; -2.179646Koordenatuak: 42° 37′ 01″ N, 2° 10′ 47″ W / 42.616838°N,2.179646°W / 42.616838; -2.179646
Azalera 0,9 km²
Demografia
Biztanleria 3
Dentsitatea 3 biztanle/km²

IzenaAldatu

Izenaren esanahia, etimologiaren aldetik, «lahar ugariko tokia» da: lahar + -tza.[1]

GeografiaAldatu

San Gregorio hegalean kokatuta dago, eta errepide bat du han bukatzen dena. Leartzak ez du auzorik ez kalerik. Plaza karratu bat eta lorategi biribil bat dauka erdian.

KlimaAldatu

Udalerriak klima kontinentala du. urteko batez besteko tenperatura 8 eta 12 gradu bitartekoa da, eta prezipitazioak 600 eta 800 mm inguru izaten dira. Urteko prezipitazio egunak 90 izaten dira gutxi gorabehera.

DemografiaAldatu

Leartzako biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2014
10 9 9 9 9 9 9 9 9 3

EraikinakAldatu

Leartzan hiru eraikin handi daude: San Andres eliza eta bi etxe.

EuskaraAldatu

Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legeari jarraituz, Leartza eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta horrenbestez hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldan, Leartzak ez du biztanle euskaldunik.

ZerbitzuakAldatu

Antzin-Ameskoako Zerbitzu Sozialen Mankomunitatea, zaborra bildu, ura hornitu eta bestelako zerbitzuez arduratzen da Leartza eta eskualdeko beste hainbat herritan.

ErreferentziakAldatu

  1. «Learza», Archivo del patrimonio inmaterial de Navarra.

Kanpo estekakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa