Indarkeria ez aktibo

Erresistentzia pasiboa» orritik birbideratua)

Indarkeriarik ez aktiboa[oh 1][1], indarkeriarik ez aktiboa[1], ekintza indarkeriagabea edo erresistentzia pasiboa[2] desobedientzia zibilari lotutako protesta estrategia bat da. Aktibismo honen bitartez, indarkeria erabili gabe, aldaketa politiko edo soziala lortu nahi da. Protesta sinbolikoak eginez edo boterearen prozesuak oztopatuz gauzatzen da. Euskal Herrian, horrelako estrategiak aurrera eraman dituzten talde asko izan ditugu. Ospetsuena, ziur aski, Ipar Euskal Herriko demoak. Beste batzuk teoriaren eta ideien hedapenean lan egin dute batez ere, Bidea Helburu elkartea besteak beste.

Gandhi, gatzaren martxan.

Historia aldatu

Indarkeria-ez aktiboa indarkeria-ezari lotua dago, eta, hark bezala, oinarri ideologikoak Gandhiren pentsamenduan ditu, nahiz eta Gandhi baino lehenago ere borroka mota honen adibideak badiren.[3] Antigona greziar pertsonai mitologikoa da, eta Sofokles antzerkigileak idatzitako izen tragedian azaltzen du Kreontek debekatu egin zuela bere iloba Polinizeseri hileta-ohorerik ematea, baina Ediporen alaba Antigonak tiranoaren esana betetzeari uko egin eta anaia Polinizesen gorpuari lur eman zion. Horrela Legea eta kontzientziaren arteko talkaren adibide bilakatu zen.

Indarkeria-ezaren eta indarkeria-ez aktiboaren arteko desberdintasuna hau da: indarkeria-ezean pasibotasuna da nagusi, eta indarkeria-ez aktiboan, berriz, militantea ez da zain gelditzen, zerbait egiten du. Beraz, jokamoldearen ildo nagusia pasibotasuna izatean edo izatean datza bien arteko aldea.

Historian, asko izan dira ekintza politiko eta sozialerako bide hau aukeratu duten izen handiko pertsonalitateak:

Indarkeria-eza aktiboa Euskal Herrian aldatu

 
Euskal Herriko itsasbazterrean zentral nuklearrak jartzearen aurka, indarkeriarik gabeko kanpaina egin zen.

Ormazabalek Euskal Herrian aipatzen dituen lehenengo ekintza baketsuak eta aktiboak XV. mendekoak dira: mende horren erdialdean Eloko herriak uko egin zion Nafarroako Erresumako gobernadore Luis Infantearen tropetarako herrikideak erreklutatzeari, bai eta haren gerra finantzatzeari ere.[4] Hainbat urte geroago, foru pasea deritzoguna indarkeria-ez aktibotzat har daiteke.

XX. mendeko azken hamarkadetan borroka mota honek protagonismo handia hartu zuen. Hona hemen adibide batzuk:

Gaur egungo adibideak ere ugari dira:

Oharrak aldatu

  1. Wikipediako artikuluen izenburuak mugagabean idatzi behar dira, beraz: "indarkeria ez aktibo" da gramatikalki zuzena den titulua.

Erreferentziak aldatu

Bibliografia aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu