Herri harresi

Herri harresia, Donostiako askegunean. 86/2008 sumarioan auziperatutako gazteak atxilotzea eragozteko helburua zuen.

Herri harresia edo giza harresia herritarrek toki batean elkarren ondoan bilduta (elkarri helduta edo ez) egiten duten erresistentzia zibileko ekintza da. Horrela, toki horretan egonda (zutik, eserita, etzanda...), bidegabetzat jotzen duten zerbait gertatzea eragotzi nahi dute. Adibidez, herri harresia egin da 2013ko askeguneetan, Espainiako justizia administrazioak ETAren laguntzailetzat jotako talde politikoetako zenbait kide atxilotzea eragozteko;[1] eta herri harresia egin zuten Irurtzungo (Nafarroa Garaia) Inasa enpresako langileek eta Sakanako herritarrek, 2013ko maiatzean, fabrika hartako makineria eraman ez zezaten.[2]

Herri harresia oso erabilia izan da LIBRE! egitasmoaren barruan, ezker abertzalean egindako jardun politikoarengatik kondenatutakoei babesa emateko, eta haiek atxilotzearen bidegabekeria salatzeko.[3]

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.