Hernio

Euskal Herriko mendia
Ernio» orritik birbideratua)

Hernio[1] izen bereko mendilerroan dagoen tontor garaiena da, Gipuzkoako erdigune geografikoan kokatua. 1.078[2] metroko altitudea du. Tolosaldea, Urola Erdia eta Urola Kosta eskualdeetako lurretan dago.

Hernio
Hernio cumbre.jpg
Datu orokorrak
Garaiera1.075 m
Prominentzia701 m
Geografia
Map
Koordenatuak43°10′17″N 2°09′06″W / 43.1714°N 2.1516°W / 43.1714; -2.1516
MendikateaHernioko mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
Mendizaletasuna
Ohiko bideaIturriotzetik
LuberriLuberri

Hernioko hainbat gurutzek kalbario bidea osatzen zuten. 2014ko udazkenean gehienak kendu zituzten, herritar ekimen baten bidez eta Foru Aldundiak onartuta.[3][4] Tradizioak dioenez, kalbario horretatik pasatzen denari gaixotasunak sendatzen omen zaizkio.

IzenaAldatu

XXI. mendearen hasieraraino, euskara estandarrean zalantza zegoen, Ernio ala Hernio idatzi. Euskaltzaindiak 2004ko urriaren 29an onartu zuen Gipuzkoako herri izendegian, Hernialde izenaren grafia agertu zen. Arau maila duen erabaki haren ondorioz (Euskaltzaindiak euskara baturako emandako 140. araua), herri horren izenaren jatorria den Hernio mendiari (eta mendilerro osoari) ere H- hasiera jartzea gomendatzen du Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordeak.[5][1]

 
Hernioko panoramika, Txurrotik.

KokapenaAldatu

Hernioko lurrak zortzi herrik dituzte: Aiak iparraldean, Alkizak, Asteasuk eta Larraulek ekialdean, Bidania-Goiatzek, Albizturrek eta Hernialdek hegoaldean eta Errezilek mendebaldean.

Bestela, ipar-mendebaldean Gazume (1.001 m) eta hego-ekialdean Herniozabal (1.011 m) inguruko mendi nagusiak dira.

HistoriaAldatu

XVI. mendean, Inazio Loiolakoak gau bat pasatu zuen Iturriotzeko bentan Paristik Azpeitirako itzulera bidaian.

1940ko hamarkadan, Hernioko kablearen bidez garraiatzen zuten egurra mendialdetik Alkiza eta Asteasuraino. Bi urtetan zehar soilik erabili zen.

1947an ezarri zen gaur egun gailurrean ikusten den gurutzea, San Inazio egunean.[6]

2014an aurreko hamarkadetan metatzen joan ziren gurutzeak kendu zituzten (hildakoen oroigarri gisa ezarriak gehienak, eta askotan ekimen partikularretatik abiatuak).[4]

2019ko urtarrilaren 9an, Portugaldik Hondarribira zihoan hegazkin arin batek istripua izan zuen Hernio mendian eta bi bidaiariak hil ziren.[7][8]

ErromeriaAldatu

Iraileko igande guztietan erromeria egiten da Hernioko gailurretik hurbil dagoen Zelatungo zelaian (841 m), han dauden bi txabolen inguruan. Tradizioari jarraituz, jendea antzinean zinta urdin, arrosa eta horiekin igotzen zen, eta azken hamarkadetan gorri, berde eta zuriekin, aldarrikapen kutsu handiarekin diktaduraren urteetan. Garai batean otoitz egiteko egunak ere baziren hauek, hildakoak gogoratzekoak, argizaiolak piztekoak.

Gaur egun, festa da oinarria: trikitilariak, hala soltean nola lotutako dantzak (fandangoak, arin-arinak eta zortzikoak), erroskilak, salda eta txorizoa txaboletan eta abar. Garai batean bi eta hiru trikitilari bikote ere aritzen ziren batera, mikrofono eta bozgorailurik ez zeudenean. Xabier Alberdi "Zabale" soinujolea eta Angel Larrañaga panderojolea azken hamarkadetan arituak dira. Tolosaldeko, Goierriko eta Urola bailarako jendea da gehienbat, adin handi eta ertainekoak.[9][10][11]

Igotzeko lekuakAldatu

Argazki galeriaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. a b Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Hernio», Mendikat.net.
  3. "Hernioko gurutzeak: Argazki zaharrak" (Argia, 2014/10/14).
  4. a b «Gurutze gutxiago Ernioko tontorrean -» Aiurri.eus (Noiz kontsultatua: 2022-08-21).
  5. Euskal Herriko mendien katalogoa, Euskal Mendizale Federazioa, 2009. Euskaltzaindiaren Onomastika batzordearen oniritzia du.
  6. «Hernioko gurutzeak 75 urte - Tolosaldea» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2022-08-21).
  7. «Hegazkin arin batek istripua izan du Hernio mendian, eta bi bidaiarietako bat hilda aurkitu dute» Berria 2019-01-09 (Noiz kontsultatua: 2019-01-09).
  8. «Aurkitu dute Hernion istripua izan duen hegazkineko bigarren bidaiariaren gorpua» Berria 2019-01-10 (Noiz kontsultatua: 2019-01-10).
  9. Aranburu, Gotzon. (2013-09-20). «Hernioko erromeria» Naiz (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).
  10. «Hernioko erromeria» Tolosaldea.eus 2019-09-01 (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).
  11. «Hernioko erromeria» Tolosaldeko ataria 2016-09-25 (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu