Elsa von Freytag-Loringhoven

Elsa von Freytag-Loringhoven (Świnoujście, 1874ko uztailaren 12a - 1927ko abenduaren 14a) artista alemaniarra zen. Pinturan, eskulturan, perfomancean eta poesian nabarmendu zen.

Elsa von Freytag-Loringhoven

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakElsa bon freytag-loringhoven
JaiotzaŚwinoujście1874ko uztailaren 12a
Herrialdea Alemania
Talde etnikoaalemaniarra
HeriotzaParis1927ko abenduaren 15a (53 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Heriotza moduasuizidioa: asfixia
Familia
Ezkontidea(k)August Endell (en) Itzuli  (1901 -  ezezaguna)
Frederick Philip Grove (en) Itzuli  (1907ko abuztuaren 22a -
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakeskultorea, idazlea, margolaria, modeloa, poeta, artista, marrazkilaria, assemblage artist (en) Itzuli eta performancelaria
Lantokia(k)Paris
Berlin
Munich
Italia eta Cincinnati
Lan nabarmenak
Mugimenduadadaismoa
Art Nouveaua
Genero artistikoaperformance artea

Discogs: 981646 Find a Grave: 26059295 Edit the value on Wikidata

Europarra izan arren, Greenwich Villagen egin zuen lan gehiena, New Yorken, kultura artistikoaren eta bohemioaren munduko zentroan. Dadaismoa mugimendu abangoardistaren lehen artistatzat jotzen da. Famatu egin zen bere bizitza eskandalagarriagatik eta bere xelebrekeriengatik.[1]

Arte abangoardistaren historiak askotan ahaztuta, 2011n bere poesiaren zati bat biltzen duen liburu bat argitaratu zen.

Biografia

aldatu

Elsa Hildegard Plötz 1874ko ekainaren 12an jaio zen, Swinemünden (Świnoujście), Alemaniako Inperioko hiri txikian, gaur egungo Polonian. Ida Marie Kleist pianistaren eta Adolf Plötz masoi praktikantearen alaba zen. Haurtzaroan eta nerabezaroan, Elsak sufritu egin zuen, aitak gehiegi kontrolatzen zuelako.[2] 18 urte zituela, ama hil eta gero, etxetik ihes egin eta Berlinera joan zen izeba baten etxera bizitzera.[2]

Hastapenak

aldatu

Kabaret batean hasi zen lanean (non sifilia harrapatu baitzuen), greziar estatuarena eginez, bertako artistentzat posatuz, eta antzerki-zirkulu bohemioetan ibili zen.

Artea ikasi zuen Dachaun (Munichetik gertu), 1901ean August Endell berlindar arkitektoarekin ezkondu aurretik. Ondoren, Elsa Endell izena hartu zuen. Harreman irekia zuten, eta, 1902an, senarraren laguna zen Felix Paul Greverekin maitemindu zen. Felix Paul Greve alemaniar poeta eta itzultzailea zen. Zenbait urte geroago, Frederick Philip Grove kanadar idazle bihurtu zen. Hirurak batera joan ziren Palermora, 1903ko udan.

Hainbat etxe-aldaketa egin zituzten, besteak beste, Wollerau (Suitza) eta Le Touquet-Paris-Plage (Frantzia). 1906an, Elsa eta Greve Berlinera itzuli ziren, eta 1907ko abuztuaren 22an ezkondu ziren. Geroago, 1910ean, biak Estatu Batuetara joan ziren bizitzera, eta granja txiki bat izan zuten Kentuckyn. Handik gutxira, Greve joan egin zen, eta berak ekialderantz jarraitu zuen, eta New Yorken kokatu. Garai hartan ezagutu zuen bere hirugarren senarra, Leopold von Freytag-Loringhoven baroi alemaniarra. 1913an ezkondu ziren, New Yorken, eta handik aurrera hasi ziren Elsa von Freytag-Loringhoven baronesa dadaista gisa ezagutzen.

Egonaldia eta karrera New Yorken

aldatu
 

New Yorken zegoela, eta Leopoldengandik bananduta, Elsak Louis Bouché, George Biddle, George Grantham eta Theresa Bernstein artistentzako modelo-lanak egin zituen. Horrela ezagutu zituen Djuna Barnes, Man Ray eta Marcel Duchamp, eta harreman pertsonal eta artistiko bizia izan zuen haiekin. Adiskidetasun estua zuen Berenice Abbott argazkilariarekin; izan ere, Berenice Abbott argazkilariak bere zenbait erretratu dadaista egin zituen, eta horiek, berez, ikusmen-poemak dira (Dada Portrait Berenice Abbot, 1923-26, MoMA).[3] Han hasi zen arteari bere forma guztietan dedikazio osoa ematen, eta bizimodu gisa hartu zuen. The Little Review aldizkariak honela aurkezten zuen: “Dada janzten den, Dada maite duen eta Dada bizi den munduko pertsona bizidun bakarra”. Eta Jane Heapen iritziz, Elsa izan zen "lehen dada estatubatuarra". Zizelkatu egiten zuen, abangoardiako poesia idazten zuen (batzuetan marrazkiekin irudiztatua) eta kaleko performanceak egiten zituen.

Poesia

aldatu

Elsa von Freytag-Loringhoven bere poemak The Little Review aldizkarian argitaratzen hasi zen. Aldizkari hori Margaret Andersonek argitaratu zuen, 1918tik aurrera, eta James JoycerenUlises liburuaren kapituluak ere argitaratu zituen. Elsa aitzindaria izan zen poesia fonetikoan, bertso libreko poemak eta Kissambushed eta Phalluspistol bezalako konposizioak sortu zituen, miniaturazko poemak.[4] Bere poema gehienak argitaragabe egon ziren, harik eta, 2011n, Body Sweats: The Uncensored Writings of Elsa von Freytag-Loringhoven liburua argitaratu zen arte. Liburu hori, The New York Times egunkariaren arabera, urteko arte-libururik aipagarrienetakoa izan zen.[5] Hil ondoren, Djuna Barnesekk, bere editore, literatura-agente, biografo, laguntzaile artistiko eta maitale izandakoak, bere paper pertsonalak gorde zituen. Marylandeko Unibertsitateko liburutegiak 1973an eskuratu zuen bere artxiboa, korrespondentzia pertsonalez eta ikusmenezko poemez osaturik, beste pieza artistiko-literario batzuen artean, eta horietako asko digitalizatu zituen.[6]

Artea eta performancea

aldatu

Baroisak muntaia artistiko (edo assemblages) formako eskulturak eta pinturak ere egin zituen, jantziak diseinatzeaz gain. Aurkitutako objektuetatik abiatuta sortzen zuen artea; kalean biltzen zituen zaborretatik eta hondakinetatik materialak lortzen zituen -batzuetan, lapurtu ere egiten zituen-, artearen eta bizitzaren arteko mugak ezabatze bilatuz.[7]

Baroisaren pieza artistiko gutxi daude gaur egun. Horietako batzuk Enduring Ornament (1913), Earring-Object (ca. 1917-1919), Cathedral (ca. 1918) eta Limbswish (ca. 1920). Marcel Duchampen erretratua, New Yorkeko Whitney Museoak 1996an berrargitaratua, ready-made artearen beste adibide bat da.[7]

Izan ere, esan liteke baronesak sortu zuela ready-made, eta ez Duchampek, uste ohi den bezala; izan ere, Duchampi esleitutako lehen obra, Bottle rack, 1914koa da, Enduring Ornament sortu eta urtebetera egina. Irene Gammelek Baroness Elsa (2002) liburuan ere hipotesi hau darabil: baronesak Fuente (1917) sortzen parte hartu zuen, Duchampek bere ahizpari, Suzanne Duchamp margolariari, bidalitako gutunean idatzitakoa kontuan hartuta:

“Nire lagun batek, Richard Mutt izengoiti maskulinoaren azpian, portzelanazko pixatoki bat bidali zuen eskultura gisa. Ez zen batere lotsagarria, ez zegoen arrazoirik atzera botatzeko. Batzordeak erabaki du gauza hori erakustea errefusatzea" ("One of my female friends under a masculine pseudonym Richard Mutt sent in a porcelain urinal as a sculpture. It was not at all indecent—no reason for refusing it. The committee has decided to refuse to show this thing.[8]

 
Elsa von Freytag-Loringhoven eta Morton Schambergen "Jainkoa" (1917).

Garai hartako beste artista batzuei esleitutako obra batzuk Elsa von Freytag-Loringhovenenak dira egiazki. Filadelfiako Arte Museoak, zeinetan baitago Morton Livingston Schamberg artistari bakarrik esleitutako Jainkoa (1917) lana, bere bilduman, baronesa piezaren egilekidetzat hartzen du. Francis Naumann kritikariak argudiatu du, Elsari dagozkion lanak oinarri hartuta, ziur asko baronesak asmatu zuela eskulturako elementuak konbinatzea (egurrezko ingletezko kaxa baten gainean alderantziz jarritako burdinazko hodi-pieza bat) eta titulua eman ziola, eta Schambergek muntatu eta argazkia atera zion.

Espekulazio batzuen arabera, Von Freytag-Loringhovenek Fuente (1917) sortzen parte hartu zuen, Marcel Duchampen pieza ospetsua. Duchampek Suzanne ahizpari esan zion, 1917ko gutun batean, lagun batek pixatokia bidali ziola Artista Independenteen Elkartearen erakusketan aurkezteko. Duchampek ez zuen bere laguna nor zen esaten gutunean, baina hiru hautagai proposatu ziren: Duchampen alter ego femeninoa, Rrose Sélavy, Elsa von Freytag-Loringhoven, edo Louise Norton (Duchampen hurbileko poeta dadaista eta laguna, gero Edgar Varèse abangoardiako konpositore frantsesarekin ezkondu zena), zeinak The Blindman-entzat egindako entsaio batekin lagundu baitzuen Fuente defendatzen, eta zeinaren helbidea nekez irakur daitekeen Alfred Stieglitzen argazkian.[9]Hasieran, Irene Gammel Elsaren biografiaren egileak adierazi bazuen ere baroisa zela haren egilea, tesi hori ez zen onartu, ezin izan zituelako bere baieztapenei buruzko frogak aurkeztu.[10]

Von Freytag-Loringhoven ezaguna zen, halaber, kalean performanceak egiteagatik, askotan biluzik edo objektu arraroak jantzita. The Little Review erredakzioan aurkezten zen, ilea larru arras moztua, burua gorriz margotuta zuela, eta kapa kentzen zuenean, erabat biluzik geratzen zen. Batzuetan atxilotu egin zuten, erakustaldi lotsagabea leporatuta.[11]

Azken urteak

aldatu

1923an, Von Freytag-Loringhoven Berlinera itzuli zen, baina Lehen Mundu Gerraren ondoren hondatutako hiri batekin egin zuen topo. Hala ere, han geratu zen, xentimorik gabe eta osasun-egoera eskasean, eromenaren ertzean. Djuna Barnes, Berenice Abbott eta Peggy Guggenheim bezalako lagun batzuek ekonomikoki lagundu zioten, eta laguntza emozionala eskaintzen zioten.

Baroisa bakarrik eta errekonozimendurik gabe hil zen, 1927ko abenduaren 14an, Parisko bere etxean, gasa arnasteagatik, oso egoera ilunean. Beharbada istripua izan zen, baina baliteke, halaber, suizidioa izatea. Parisko Père Lachaise hilerrian lurperatuta dago.

1927ko udaberrian, Bidelleri idatzi zion, bere hileta-elizkizunari buruz fantaseatuz: "Nire hiletan aurreztu dezakezue –ez zaizkit trasteak interesatzen–, non eta ez nauzuen erregina bikain baten maskor eder batekin baltsamatzen –eta ez naiz aski inportantea zuretzat hori egiteko–; beraz, bidal nazazu, hobe, medikuntzako unibertsitate batera, eta bidali Djurna Barnes irabaziak jasotzera, baliteke une horretan behar izatea eta". 1928ko urtarrilean, haren hileta egin zen, hil eta bi astera, Père Lachaise hilerriko eremu merkeenean. Egun hartan bertan, Djurna Barnes, Thelma Wood eta beste emakume batzuek azken ekitaldira joan nahi izan zuten, baina, tokia aurkitu ez zutenez, taberna batera joan eta mozkortu egin ziren.[11]

Legatua

aldatu

Elsa von Freytag-Loringhoven "pertsonaiarik berezienetako bat eta Greenwich Villageko terrorea" izan zen, Djuna Barnes bere lehen biografia egileak zioenez, zeinak ezin izan zuen liburua amaitu. Irene Gammelek idatzi zuen bere biografiarik osatuena eta ondoen dokumentatua. Baronesaren distira artistikoa eta espiritu abangoardista erakusten ditu. Djuna Barnes, Berenice Abbott eta Jane Heap aktoreekin izan zuen harreman pertsonal eta artistikoa ere aztertzen du, baita Duchamp, Man Ray eta William Carlos Williamekin izan zuena ere. Von Freytag-Loringhoven muga erotiko guztien eta performance artistikoaren urratzaile gisa aurkeztu zuen, baina, gainera, "ez da santu edo lotsagabe gisa, baizik eta munduan bakarrik zegoen emakume jenial gisa", Emiliy Coleman lagunak deskribatu zuen bezala.

2013an, Lily Benson eta Cassandra Guan artistek The Filmballad of Mamadada dokumentala ezagutarazi zuten. Biografia esperimental horretan, Elsa von Freytag-Loringhovenen bizitza kontatzen da, mundu osoko berrogeita hamar aktore eta zinema-zuzendariren ekarpenekin.[12] Filma Kopenhageko Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdian estreinatu zen, eta munduko hainbat zinema-jaialditan zehar bidaiatu zuen.[13] Kickstarterrek egindako babesleen dohaintzei esker egin zen.

Rene Steinke-ren Holy Skirts eleberria, 2005eko Liburu Sari Nazionaleko finalista, Elsa von Freytag-Loringhovenen bizitzan oinarrituta dago. Bere poemetako baten titulua hartzen du.

Erreferentziak

aldatu
  1. elsa-von-freytag-loringhoven-la-primera-artista-del-dada-y-performer-de-la-historia/. .
  2. a b Lucas, Antonio. (26 de abril de 2015). Elsa von Freytag, la baronesa dadá. http://www.elmundo.es/ or..
  3. «Woman Art House: Baronesa Dadá Elsa Von Freytag-Loringhoven -» PAC 7 de junio de 2019.
  4. Gammel, Irene; Zelazo, Suzanne. (2011). «'Harpsichords Metallic Howl': The Baroness Elsa von Freytag-Loringhoven's Sound Poetry» Modernism/modernity 18.2: 255-271..
  5. Smith, Roberta. (21 de noviembre de 2011). For Art Lovers, Volumes Meant to Awe and Inspire. .
  6. Universidad de Maryland. Papeles de Elsa von Freytag-Loringhoven. .
  7. a b «Investigación. La baronesa Dadá Elsa von Freytag-Loringhoven (1874/1927) vanguardista protoperformer. Joan Casellas - PDF» docplayer.es.
  8. Thill, Vanessa. (18 de septiembre de 2018). Elsa von Freytag-Loringhoven, the Dada Baroness Who Invented the Readymade. .
  9. Tate. «‘Fountain’, Marcel Duchamp, 1917, replica 1964» Tate.
  10. Ades,Brotchie, Dawn,Alastair. (December 2019). «“Marcel Duchamp Was Not a Thief”» The Burlington Magazine.
  11. a b «Página/12 :: las12» web.archive.org 5 de diciembre de 2013.
  12. Lily Benson & Cassandra Guan. The Filmballad of Mamadada. .
  13. Proyecciones del documental The Filmballad of Mamadada. .

Kanpo estekak

aldatu