Mikel Atxaga

Mikel Atxaga Fernandez (Urnieta, 1932ko abuztuaren 25a - Donostia, 2009ko irailaren 10a) euskal kazetaria, euskal idazlea eta itzultzailea izan zen.

Mikel Atxaga
Mikel Atxega cropped.jpg
Bizitza
JaiotzaUrnieta1932ko abuztuaren 25a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia2009ko irailaren 10a (77 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, idazlea eta apaiz katolikoa
KidetzaEuskaltzaindia
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Inguma: mikel-atxaga-fernandez-1932-2009

BizitzaAldatu

Urnietako Etzabalzar baserrian jaio zen, zortzi anaietan bosgarren. Apaiz ordenatu zen —baita Saturrarango apaiztegian euskaltzaletu ere—, baina 1970ean utzi zuen apaizgoa, kazetaritzan jarduteko.

Hainbat ezizenez sinatu zituen bere idazkiak diktadurako garaian: Errialde, Mutiozabal, Irastortza edota Iraola.… Prentsan, Zeruko Argian (1971tik) eta Deian (1977tik) idatzi zuen batik bat. Hainbat euskal kazetari-belaunaldiren maisutzat jotzen da.

1975eko ekainaren 27an euskaltzain urgazle izendatu zuen Euskaltzaindiak.

Hogei urte eman zituen Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren Bidegileak bilduma zuzentzen.

1998an euskal kazetaritzako Rikardo Arregi Saria jaso zuen Andoaingo Udalaren eskutik. 2009an merezimenduzko Argia Saria eman zioten, haren ibilbide luze eta oparoagatik. Urte bereko apirilaren 1ean, Eusko Jaurlaritzak euskaldun makila eman zion, omenalditzat, Donostiako Miramar jauregian.

2015ean, hil aurretik idatzita utzi zuen “Joxinixio gudaria” argitaratu zen Andoaingo Larramendi Bazkunaren eskutik eta liburuaren aurkezpena Atxagari eskainitako omenaldia izan zen.[1]

IdazlanakAldatu

  • Gaztetxo (1963)
  • Ezkontza bidean (1966)
  • Ohiturak
  • Komunikabideen beharra (1977)
  • Deiadarrak (1993, Txertoa)
  • Xalbador (1993)
  • EAJ eta Euskara (ehun urteko bide malkartsua) (1996, Sabino Arana Kultur Elkargoa)
  • Gerra aurreko eta ondoko euskalgintza (1998, Sabino Arana Kultur Elkargoa)
  • Gure Urnieta
  • Joxinixio gudaria (2015)

ErreferentziakAldatu

  1. «“Joxinixio gudaria” liburuaren aurkezpen ekitaldia» Aiurri (Noiz kontsultatua: 2018-08-13).

BibliografiaAldatu

Kanpo estekakAldatu