Adrenalina

Giltzurrunetatik hurbil dagoena

Adrenalina, epinefrina ere deitua, giltzurrungaineko guruinek jariatutako hormona da, C9H13NO3 formula duena. Katekolamina bat da, hots, katekol eta amino taldeak dituen molekula bat. Katekolamina guztien antzera tirosina aminoazidotik eratorria da.

Adrenalina
Adrenalin - Adrenaline.svg
Formula kimikoa C₉H₁₃NO₃
SMILES kanonikoa 2D eredua
SMILES isomerikoa
CNC[C@@H](C1=CC(=C(C=C1)O)O)O
InChl 3D eredua
Osatuta nitrogeno eta karbono
Estereoisomeroa (S)-racepinefrine (en) Itzuli
Ezaugarriak
Fusio-puntua 218 °C
Masa molekularra 183,2 g/mol
Erabilera
Konposatu aktiboa Auvi-Q (en) Itzuli, epinephrine autoinjector (en) Itzuli, Adrenalin (en) Itzuli eta Symjepi (en) Itzuli
Tratatzen du open-angle glaucoma (en) Itzuli, bihotz-biriketako geldialdi, airway obstruction (en) Itzuli, Hipotentsio, bradikardia, Shock septiko, anafilaxi, ventricular fibrillation (en) Itzuli eta janari-alergia
Elkarrekintza Adrenoceptor alpha 1A (en) Itzuli, Adrenoceptor alpha 1B (en) Itzuli, Adrenoceptor alpha 1D (en) Itzuli, Adrenoceptor alpha 2A (en) Itzuli eta Adrenoceptor beta 2 (en) Itzuli
Haurdunaldia US pregnancy category C (en) Itzuli
Rola Alpha-adrenergic agonist (en) Itzuli, Adrenergic beta-2 Agonists (en) Itzuli, Adrenergic beta-Agonists (en) Itzuli, Neurotransmisore eta stress hormone (en) Itzuli
Identifikatzaileak
InChlKey UCTWMZQNUQWSLP-VIFPVBQESA-N
CAS zenbakia 51-43-4
ChemSpider 5611
PubChem 5816
Reaxys 2368277
Gmelin 28918
ChEMBL CHEMBL679
ZVG 510500
EC zenbakia 200-098-7
ECHA 100.000.090
RxNorm 3992
Human Metabolome Database HMDB0000068
KNApSAcK C00029643
UNII YKH834O4BH
NDF-RT N0000146377
KEGG C00788

Hormona izateaz gain adrenalina ere neurotransmisorea da, hots, neuronen arteko edo neurona bat eta beste zelula baten arteko mezu elektrikoen transmititzailea.

XIX. mendearen amaieran aurkitu zuten, eta bere sintesi kimikoa 1904. urtean lortu zuen Friedrich Stolz-ek.

JatorriaAldatu

Giltzurrungaineko guruinek bi zati dituzte: azala eta muina. Azalak kortisona, kortisola eta aldosterona hormonak jariatzen ditu (hormona esteroideak). Muinari, berriz, adrenalina eta noradrenalinaren ekoizpena dagokio.

Muinak nerbio-bukaera ugari ditu, oso inerbatua da. Azalak, aldiz, ez.

Lotura estua dago nerbio-sistema eta katekolaminen artean. Jakina da, esaterako, nerbio-sistemaren zati batzuen estimulazioak (hipotalamoarena, adibidez) adrenalinaren askapena eragiten duela.

Alderantziz, adrenalinak ere nerbio-sistema begetatiboari eragiten dio, nerbio-sistema sinpatikoari batez ere.

Azkenik, hainbat nerbio-kinadak adrenalinaren askapena eragiten dute, giltzurrungaineko muinari ukitzen baitiote.

FuntzioaAldatu

Adrenalinak sortzen dituen efektuak oso anitzak dira, eta nerbio-sistema sinpatikoaren estimulazioak eragiten dituenaren antzekoak. Zilegi da esatea adrenalinak organismoa prestatzen duela alarma egoera bati erantzun azkarra emateko (esaterako, arrisku baten aurrean animaliek arreta eta esfortzu fisiko handia egin behar dutenean).

Eragiten dituen aldaketa fisiologikoen artean hauek dira aipagarrienak:

  • bihotz-taupadak azkartzen ditu, erritmo kardiakoa handituz
  • odol zirkulazioa bizkortzen du; ondorioz, odol gehiago iristen da giharretara.
  • begi-ninien dilatazioa eragiten du, ikusmena hobetuz.

Laburbilduz, arnasketaren eta erritmo kardiakoaren aldaketek eta glukosa eta oxigenoaren ekarpenak giharrei prozesu katabolikoen areagotzea eragiten dute, energia gehiago agertuz. Arrisku baten aurrean giharrek behar duten energia eskura izaten dute adrenalinari esker.

Kanpo estekakAldatu