FOKU (argazki-agentzia)
FOKU agentzia, fotokazetaritzako euskal agentzia bat da. 2001 urtean sortu zen eta ikus-entzun ekoiztetxea ere bada. Euskal Herriko lurralde guztietan lan egiten duten 20 lagunek osatzen dute agentziaren lan talde finkoa. Fotokazetaritza lantzeaz gain, zerbitzu edo egitasmo audiobisual mota ezberdinak ekoizpena ere eskaintzen du.
FOKU (argazki-agentzia) | |
---|---|
Datuak | |
Mota | enpresa |
Jarduera sektorea | argazkigintza, ikus-entzun ekoiztetxea eta fotokazetaritza |
Herrialdea | Espainia |
Jarduera | |
Enplegatuak | 20 (2023) |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 2001 |
webgune ofiziala |
1995 eta 2001 urteen artean aritu zen Argazki Press (ARP) argazki agentziaren jarraipena da berez FOKU. Hamasei urteko ibilbidearen ostean, Argazki Press argazki agentziak marka aldatzea erabaki zuen, eta aurrerantzean Foku izenarekin sinatuko zituen bere edukiak. Ez zan izen aldaketa soila izan. Izan ere, orduan hasi baitzen ikus-entzunezko eduki ugari eskaintzen: dokumentalen ekoizpenak, drone bidezko grabaketak, 360 graduko panoramikak eta tour birtualak.[1][2]
FOKU agentziako argazkilariak dira hauek, besteak beste:[3] Gorka Rubio,[4] Jon Urbe, Jagoba Manterola,[5] Marisol Ramirez, Monika del Valle, Andoni Canellada,[6] Juan Carlos Ruiz, Luis Jauregialtzo, Aritz Loiola[7]...
Argitalpenak
aldatu- Izurria hemen argazki-liburua kaleratu zuen 2020an Baigorri Argitaletxeak. Bertan, FOKU argazki-agentziako langileen irudiek bat egin zuten Harkaitz Cano idazlearen egunerokoarekin, Covid-19 pandemia garaian bizi izan zeneko memorian gordetzeko aukera emanez. Hamabost argazkilari hauek parte hartu zuten liburuan: Jon Urbe, Jaizki Fontaneda, Gillaume Fauveau, Juan Carlos Ruiz, Bob Edme, Idoia Zabaleta, Raul Bogajo, Gorka Rubio, Aritz Loiola, Andoni Canellada, Iñigo Uriz, Andoni Lubaki, Luis Jauregialtzo, Jagoba Manterola, Endika Portillo eta Juanan Ruiz.[8][9]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Berria. (2023-07-17). «Argazki Press agentzia Foku bilakatu da» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2018-04-22). «De Argazki Press a Foku, del «click» al «record»» GARA (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).
- ↑ Berria.eus. (2023-07-17). «Iker Irribarriaren ibilbidea, hogei argazkitan» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).
- ↑ Amarauna. (2018-09-22). «Zinemaldiko argazkilariak nor dira? Zein dago kameraren atzean?» EITB (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).
- ↑ Amarauna. «Ezbeharretan oinarritutako argazkiei buruzko eztabaida» EITB (Euskadi Irratia) (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).
- ↑ Beloki <YL>Donostia, Arantxa Iraola-Mikel Elkoroberezibar. (2023-07-17). «Gutxitasunik gabeko gaitasuna erakutsi dute Midasen biltzar nagusian batutakoek» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).
- ↑ Loiola (argazkigilea), Aritz. (2023-10-16). Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).
- ↑ Urkola, Ane. (2020-07-01). Foku agentziaren argazkiek eta Harkaitz Canoren egunerokoak osatzen dute 'Izurria hemen' liburua. (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) Saenz, Miren. (2020-12-04). «Guardianes de los recuerdos de una situación insólita» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Webgune ofiziala
- FOKU (Argazki Press) Youtube kanala
- Zazpika aldizkaria. Azalak eta edukiak ikusgai. Calameo.