Eduardo Zamacois Zabala
Euskal Herriko margolaria
(«Eduardo Zamacois eta Zabala» orritik birbideratua)
Eduardo Zamacois Zabala (Bilbo, Bizkaia, 1841eko uztailaren 2a - Madril, Espainia, 1871ko urtarrilaren 12a) Euskal Herriko margolaria izan zen[1]. Eduardo kubatar idazlearen osaba, nazioartean arrakasta lortu zuen lehendabiziko euskal artista izan zen.
Parisen ikasi zuen (Ernest Meissonier frantses margolari handiaren ikasle izan zen). Tratulari azkarra, Europako nazioarteko lehiaketan parte hartu zuen[2].
Sari ugari jaso zituen Parisen egindako erakusketetan (1862, 1864, 1866, 1870). El guarda campestre koadroa erosi zion, 1872. urtean, Charles Dickens eleberrigile ingelesak.
Lan nabarmenduakAldatu
Margolan nagusiak:
- Una despensa (1858-59; Bilboko Arte Eder Museoa)
- Niños jugando a los toros (1863; Bilboko Arte Eder Museoa)
- Un violinista
- Oficial de guardia
- Últimos momentos de Cervantes
- La primera espada
- Bautizo de pobre (1868; San Telmo Museoa)
- Orduz kanpoko bisita (Una visita inoportuna) (1868; Bilboko Arte Ederren Museoa)
- Buffon au 16e siècle
- Bufones jugando al cochonnet (1868; Bilboko Arte Eder Museoa)
- La educación de un príncipe
- El regreso al convento edo Monjea eta asto menderakaitza (1868; Thyssen-Bornemisza Museoa)
- Fraile componiendo su peluca
- Saludo al rey (1870; Pradoko Museoa)
- Le favori du roi (Frankel Family Trust bilduma)
GaleriaAldatu
Orduz kanpoko bisita (Una visita inoportuna)
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Auñamendi Eusko Entziklopedia. Eduardo Zamacois Zabala. .
- ↑ Thieme, Ulrich; Becker, Felix. (1980-1986). Allgemeines Lexikon der bildenden Künstler von der Antike bis zur Gegenwart. Leipzig.