Elisa Zamacois
Elisa Zamacois Zabala (Bilbo, 1838 - Buenos Aires, 1915) euskal soprano eta zarzuela abeslaria izan zen[1].
BiografiaAldatu
Elisa hogei anai-arreben artean emakume bakarra izan zen. Anaia gehienak artista izan ziren: Niceto idazlea, Elisa abeslaria eta Eduardo margolaria. Bere aita Miguel Zamacois irakasle eta agotea zen.
Bilbon ikasi ondoren, Madrilera joan zen, non 1857an eta hamasei urte besterik ez zituenean, Teatro de la Zarzuela izeneko antzerkian debuta egin zuen. Enrique Ferrer, baritonoa ezkondu zuen. Madrilen bere generoaren izar nagusi bilakatu zen 1884an erretiratu arte.