Orduz kanpoko bisita (gaztelaniaz, La visita inoportuna) 1868an Eduardo Zamakois euskal margolariak eginiko margolan ezaguna da. Gaur egun Bilboko Arte Ederren Museoan ikus daiteke.

Orduz kanpoko bisita
(
La visita inoportuna)
Jatorria
Sortzailea(k)Eduardo Zamacois Zabala
Sorrera-urtea1868
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta panel (en) Itzuli
Dimentsioak295 (altuera) × 230 (zabalera) cm
Egile-eskubideakjabetza publiko
Kokapena
LekuaBilboko Arte Ederren Museoa
BildumaBilboko Arte Ederren Museoa
Inbentarioa69/247

Deskribapena aldatu

Margolariak pasadizo bat hartu du lanaren oinarri gisa. Artista bere tailerrean dago lanean. Aulki luze baten gainean neska modeloa biluzik dago eta, une horretan, norbaitek atean deitu du. Margolaria atean dago, ezorduko bisita agurtzen; bitartean, neska, atera begira, izara batez tapatzen ari da; dena dela, bizkarrez, bere gorputz osoa ikus dezakegu. Atean, sartu nahian dagoen gizona, beltzez jantzita dago eta itxura serioa du, apaiz batena alegia.

Eszena guztiari ironia dario, txantxa bat izango balitz bezala. Margolan umoretsua dela esan dezakegu. Pariseko garaian egina, nahiz eta lan txikia izan, ospea lortu du umoreagatik eta, baita ere, neskaren biluztasunari esker.

Lehen esan dugunez, anekdota artistaren tailerrean gertatzen da, eta espazio hori zehaztasun handiz jasota dago. Modeloaren ondoan bionbo berde bat ikusten dugu eta haren atzean armairu handi bat. Hormetan hiru margolan sumatzen dira baina ez dira ondo ikusten. Atearen gainean aker baten burezurra dago. Lurrean marrazki batzuk sakabanatuta daude. Modeloaren ondoko horman eszena tresneriaren oso objektu desberdinak zamatzen diraː lantza bat, oihalak, estatua txiki bat, altzari bat...

Eszena erditik banatuta, ezkerrekoan margolaria eta bisitariaren arteko elkarrizketa dago; eskuinean, bestetik, modeloa eta tresneria. Margolanaren elementu nagusia modeloaren gorputza dela esan dezakegu. Bere gainean argia zentratzen da eta efektu hori indartzeko neska oihal hori baten gainean eserita dago. Kontrasteaz, ezkerreko eszena askoz ilunagoa da; dena dela, hor ere bi argi-foko deigarriak daudeː batak atearen kolore urdina eta artistaren aurpegia azpimarratzen ditu; bestea, atzeago irekita dagoen beste atetik datorren argia da.

Orokorrean, oso eszena konplexua margotu zuen Zamakoisek. Euskarriaren tamaina txikia kontuan izanda gezurra dirudi hainbeste elementu biltzeko ahalmena izana. Hori guztia dela eta, margolanak nahaspilaren sentipena helarazten du nagusiki.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu