Teo Uriarte

euskal politikaria
Eduardo Uriarte» orritik birbideratua)

Eduardo Uriarte Romero (Sevilla, Espainia, 1945eko uztailaren 15a - ), Teo Uriarte gisa ezagunagoa, Andaluzian jaiotako euskal politikaria da.

Teo Uriarte

Eusko Legebiltzarkidea

1984ko martxoaren 22a - 1987ko urtarrilaren 8a
Barrutia: Araba
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko II. legealdia

Eusko Legebiltzarkidea

1980ko martxoaren 31 - 1984ko urtarrilaren 19a
Barrutia: Araba
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko I. legealdia

Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak I. legealdian

Bizitza
JaiotzaSevilla1945eko uztailaren 15a (78 urte)
Herrialdea Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, idazlea eta terrorismoa
KidetzaEuskadi Ta Askatasuna
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euskadiko Ezkerra
Espainiako Langile Alderdi Sozialista

Biografia aldatu

Sevillan jaioa 1953an Euskal Herrira iritsi zen familiarekin. 1964an ETAn militatzen hasi zen. 1969an poliziak atxilotu zuen eta Burgosko Prozesuan heriotza zigorra jaso zuen. Nazioarteko oihartzuna izan zuten mobilizazioen ondorioz heriotza zigorra kendu zioten eta Mario Onaindiarekin batera Kordoba eta Cácereseko gartzelara mugitu zuten, 1977ko amnistia gertatu zen arte.

Euskadiko Ezkerra sortu zun eta 1980an Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkide hautatu zuten. 1990an EE utzi eta PSEn militatzen hasi zen. Bilboko alkate-ordea izan zen. Nicolás Redondo Terreros eta Edurne Uriarterekin batera Fundación para la Libertad sortu zuen, Espainiako Asociación de Víctimas del Terrorismorekin eztabaida piztuz. José Luis Rodríguez Zapateroren politika antiterroristaren aurka agertu zen. Gaur egun ETAren eta euskal abertzaletasunaren aurkako jarrera du.