Erdialdea (Donostia)

Donostiako auzoa
Donostiako zabalgunea» orritik birbideratua)

Erdialdea Gipuzkoako Donostia hirburuko auzo bat da, XIX. mendeko zabalgunea eta Mirakontxa barne hartzen dituena. Bertan daude hiriko eraikin eta espazio publiko nagusi batzuetan, hala nola udaletxea, Aldundia, katedrala, antzokia, Gipuzkoa plaza eta Kontxako pasealekua. Gehien bat XIX. mendearen bigarren erdian eta XX. mendearen hasieran eraiki zen, 1864an Parte Zaharra inguratzen zuten harresiak bota ondoren. Egun 22.149 biztanle ditu (2022).

Erdialdea
 Euskal Herria
Donostiako erdialdearen ikuspegia Urgull menditik ikusita.
  
Map
Kokapena
Herrialdea Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Geografia
Koordenatuak43°19′10″N 1°58′56″W / 43.31944°N 1.98222°W / 43.31944; -1.98222
Demografia
Biztanleria13.989 ()
Erdialdea eta Amara auzoen aireko ikuspegia.

Historia

aldatu
 
Porvernir, Kortazarren zabalgune proiektua, egungo erdialdea

Donostiaren hazkunde demografikoak —hirigunean 9.000 bizilagun— pilaketa arazo larriak eragin zizkien harresien barruan bizi zirenei. Prim eta Lertxundi jeneralen bitartekotzaz, herritarrek eta udalak gogo biziz esperotako agindua heldu zen: harresiak eraistea. Hiribildu eta gotorleku militar izateari utzi zion, herritarren pozerako.[1] Hurrengo pausoa, harresien aurreko hareatzan, ordu arte ariketa militarrak egiteko, ontzigintzarako eta abarrerako erabiltzen zen tokian, hiria eraikitzea zen, ekialdera hedatuz lehenik, eta hegoaldera gero. Azken zabalkunde hau, Porvenir deitutakoa, Antonio Kortazarren planetan oinarritu zen, baina Jose Goikoak ere parte hartu zuen.[2] Izan ere, 1845etik, Espainiako Errege Gortea udako oporrak Donostian ematen hasi zen, baita haien segizio osoa ekarri ere, sendatze-bainuen moda berrian kokatuta, eta udal kabildoak Donostia zerbitzuen eta gerora "tourismo" deitu zutenaren hiria izatearen alde egin zuen.[3] Eliteen oporraldietarako Biarritz hartu zuten eredu,[4] eta hareatzaren gaineko eraikuntza, berriz, Bartzelonako eta Georges Haussmannen Paris erdialdearen berreraikuntza-plan dotore baina oso eztabaidagarria.

Ondasun nabarmenak

aldatu

Eraikinak

aldatu

Parkeak

aldatu

Zubiak

aldatu

Kaleak eta plazak

aldatu

Kaleak

aldatu

Plazak

aldatu

Iruditegia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia


  1. Eustasio Amilibia alkateak jaso zuen mezua. Bera Antzoki Zaharrean zegoela, Mandasko dukearen telegrama bat jaso zuen, baita ikusleei berria zabaldu ere. Espresuki gertakizun horretarako sortutako martxa baten akordeei jarraituz, 1863ko maiatzaren 4an lehenengo harria kendu zen. Zatikatu eta lehenengo ilarako gonbidatuen artean banatu zen.
  2. 12.000 errealeko saria jaso zuen lehiaketaren bitartez, eta "Kortazar Zabalgunea" izenaz egin zaigu ezagun. Haren bitartez, aurreikuspena zen 1900. urtean 475.014 metro koadro hiritartzea, 14.775 bizilagunentzat, alegia, 12 metro koadro pertsonako. Aldiz, Kortazarren kalkulu hori nabarmen gainditu zen, 1900an Donostiak 35.583 biztanle izatera heldu baitzen; ikus Javier y Asier Sada. 1995, 102-103. or.
  3. Javier y Asier Sada. 1995, 102-103. or.
  4. Artola, Miguel (ed.). 2001, 129-130. or.