Ireki menu nagusia

Historia eta ezaugarriakAldatu

XX. mendearen hasieran eraikitako pasealekua da, antzinako Bainuen kalea zabaldu, egungo La Perla bainuetxea eta pasealeku azpiko arkupeak eraiki eta Donostiako ikur bilakatu den baranda jarri zenean pasealekuan zehar. Lan horiek Rafael Aldai Donostiako udal arkitektoaren zuzendaritzapean burutu ziren. Baranda 1910. urtean eraiki zen, baina ez zen ofizialki inauguratu 1916.a arte[1].

Kontxako pasealekuan badiaren ertzeko pasealekuko elementu arkitektoniko eta ornamentalik nabarmenenak daude: Kontxa hondartzarako jaitsierako arranpan kokatutako farola bereizgarri batzuk, bi erloju handi, Perla bainuetxea eta Bainu Errege Etxearen eraikinak.

Mendebalderantz jarraituz, Alexander Fleming doktoreari eskainitako eskultura dago, Eduardo Txillidarena. Pasealekuaren maila baino metro bat beherago dagoen plaza txiki batean dago hori. Norabide berean, aurreraxeago, Mirakontxa pasealekura iristen ds, Miramar jauregian amaitzen dena.

Pasealekuko beste ezaugarri berezi bat ibilbide guztian zehar landatutako frantses milazkak dira (Tamarix gallica), nahiz eta tamarindo (Tamarindus indica) izen okerrarekin ezagutzen diren.

IruditegiaAldatu

ErreferentziakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia
  1. (Gaztelaniaz)  Lauranne «¿Qué sabes de la emblemática barandilla de La Concha? 6 datos que no conocías» www.hlondres.com . Noiz kontsultatua: 2018-09-24 .