Ireki menu nagusia

HistoriaAldatu

Kalearen izendapena 1886ko irailaren 12an onartu zen. Ondoren, 1938ko martxoaren 15ean Víctor Pradera izena eman zitzaion, 1979ko uztailaren 9an Easo izena berreskuratu zuen eta 1988an Udalak Easo izendapena berretsi zuen.

1912tik 1914ra, kalea zabaldu egin zen eta horretarako San Bartolome muinoari beharrezkoa zen zatia kendu zitzaion.

Kale honetan eraikin esanguratsuak daude. Easo kaleko 10ean, Eusko Jaurlaritzaren Industria Ordezkaritza dago, Luis Elizalde arkitektoaren proiektua eta 1906an eraikia.

Easo kaleko 15ean San Martin parrokia dago, lehen Reparadoras komentua izan zena. Ramon Kortazarrek egin zuen proiektua 1904an eta 1911n bukatu zen eraikina.

Easo kaleko 31ko etxea 1920koa da, Lukas Aldai arkitektoaren eraikin neoplatereskoa.

Easo 41, 43 eta 45ean, Udal bulegoak, Udaltzaingoa, Francisco Escudero Musika Kontserbatorioa eta 2016 Europako Kultur Hiriburuaren bulegoak daude. Lehendik Suhiltzaileen Kuartela, Higiene Institutua eta Euskal Deklamazio eskola egon ziren bertan. Juan Rafael Aldai, udal arkitektoak 1931n eraiki zuen, arrazionalismoaren kutsu handiarekin.

Easo kaleko 75ean Karmeldarren eliza dago, 1915eko eraikina Jose Gurrutxaga arkitektoarena da.

ErreferentziakAldatu

  • Javier Sada, Asier Sada: San Sebastián: la historia de la ciudad a través de sus calles. Txertoa, 2007
  • Miguel Arsuaga, Luis Sesé: Donostia-San Sebastián: arkitektura gida liburua. Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala, 1997.


Ikus, gaineraAldatu

Wikitekan badira testuak, gai hau dutenak:
Easo kalea (Donostia)
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia