Oskol ibaia (errusieraz: Оскол) edo Oskil ibaia (ukraineraz: Оскiл) Errusiaren eta Ukrainaren hegoaldean kokaturiko ibaia da. Gutxi gorabehera, Kursk eta Voronezh artean sortzen da, hegoalderantz hedatu aurretik Donets ibaiarekin bat egiteko; azkenean, hego-ekialderantz doan Don ibaiarekin bat egiteko. 472 kilometroko luzeera du, bai eta 14,800 kilometro koadrokodrainatze-arroa ere.[1]

Oskol ibaia
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera472 km
Geografia
Map
Koordenatuak51°36′N 37°13′E / 51.6°N 37.22°E / 51.6; 37.22
Estatu burujabe Ukraina
Oblast Kharkiveko oblasta
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera14.800 km²
Arro hidrografikoaDon basin (en) Itzuli
Ur-emaria44,2 m³/s
LakuakKrasnooskolgo urtegia eta Starooskol Reservoir (en) Itzuli
IturburuaTimsky District (en) Itzuli
Bokalea
()
Donets

Ibaiak Errusiako Erdialdeko Mendialdean du iturri; Kursk eta Belgorod Oblastak zeharkatzen ditu eta, ostean, Ukrainako Kharkiv Oblastaren ekialdean zehar pasa egiten da, non Donets ibaiarekin bat egiten duen. Aintzira artifizial bat du ere –Oskol urtegia; ukraineraz: Оскільське водосховище–, 1958an sortu zen lurra uholdeetatik babesteko eta elektrizitate-iturri gisa.

Oskol ibaian zehar hainbat herri daude: Stari Oskol, Novi Oskol eta Valuiki Errusian, eta Kupiansk Ukrainan.

2022ko martxoaren 31n Errusiako Indarrek Oskil urtegiko presa suntsitu zuten.[2]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu