Domingo Ereño Larrea (Lemoa, Bizkaia, 1811ko maiatzaren 6aBuenos Aires, Argentina, 1871ko martxoaren 23a) euskal apaiza, Bergarako besarkadaren ondoren, 1839an, Uruguaira ihes egin zuen eta han ere politikan oso aktiboa izan zen. 1871an, berriro ere Argentinara ihes egin behar izan zuen eta han Sukar horiz kausaz hil egin zen. [1]

Domingo Ereño
Bizitza
JaiotzaLemoa1811ko maiatzaren 6a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBuenos Aires1871ko martxoaren 23a (59 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: Sukar horia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaKarmeldarrak

Biografia aldatu

Karmeldarren ordenean sartu zen Lazkaon, Gipuzkoan, hamasei urte zituela. Handik Burgosera joan zen, eta, geroago, Iruñera, non bere ikasketa teologikoak garatu zituen. Logroñon apaiztu eta Markinako komentuan sartu zen. Gerra karlistetan karlisten aldeko jarrera hartu zuen eta, horren ondorioz, erbesteratu behar izan zen. 1842an Montevideoan aurkitzen da, hiriaren setioan parte hartzen, teniente-apaiza gisa. Bizitza osoa Manuel Oribe jeneralaren aldeko jarrera izan zuen. Ondoren, Cardal herrira, geroago La Unión izenekoa, joan zen non hiru eliza sortu zituen; Oribek San Agustin elizaren parrokoa izendatu zuen. Montevideon eragindako matxinada baten ondorioz, Oriberen aldekoek Giró presidentearen aurrean armak utzi behar izan zituzten eta Ereñok berriro ere erbestearen bidea hartu zuen, Gualeguaychú herrian lekuratuz, Entre Ríosko probintzian non Urquiza jeneralaren laguntza izan zuen. Hortik aurrera Urquizaren eta Juan Manuel de Rosasen aldeko jarrera izan zuen. Entre Ríosen ere, Villaguay herrian apaiza giza aritu zen. Ondoren, Concepción del Uruguay herrian egokitu zen eta Uruguaiko Kolejio Nazionalean irakasle gisa hasi zen, Benjamín Victorica doktorearekin batera. Han latinezko klaseak eman zituen, errektoreordea izanik.

Iñoiz ez zuen bere jarrera politikoa utzi, ezta ere gizartearekiko zuen konpromezua. Uruguaiko Ekialdeko Probintziaren lagunekin eta Urquiza jeneralekin korrespondentzia handia izan zuen. Federazioaren alde izan zuen jarrera saritzeko, 1860an, Paranáko katedralaren Ohorezko Artxidiakonoa izendatu zuten. Baina Urquizaren heriotza gertatu zenean ihesi Buenos Airesera joan behar izan zuen. Han 1971ean hilko zen. Bere gorpuzkinak 1882an Uruguaira eraman zituzten.

Gaur egun Concepción del Uruguay herrian, Entre Ríosko probintzian, ibilbide batek bere izena du.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu