Juan Manuel de Rosas
Juan Manuel de Rosas (Buenos Aires, Argentina, 1793ko martxoaren 30a - Southampton, Hampshire, Ingalaterra, 1877ko martxoaren 14a) argentinar militarra eta diktadorea izan zen. Argentina XIX. mendeko bigarren laurdenean murgildurik egon zen zentralismoaren eta federalismoaren arteko joera guztien arteko liskar guztietan parte hartu zuen.
Juan Manuel de Rosas | |||||
---|---|---|---|---|---|
1835eko martxoaren 7a - 1852ko otsailaren 3a ← Manuel Vicente Maza (en) - Vicente López y Planes (en) →
1829ko abenduaren 6a - 1832ko abenduaren 5a ← Juan José Viamonte (en) - Juan Ramón Balcarce (en) → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Juan Manuel José Domingo Ortiz de Rozas y López de Osornio | ||||
Jaiotza | Buenos Aires, 1793ko martxoaren 30a | ||||
Herrialdea | Argentina | ||||
Heriotza | Southampton, 1877ko martxoaren 14a (83 urte) | ||||
Hobiratze lekua | La Recoleta hilerria | ||||
Familia | |||||
Ezkontidea(k) | Encarnación Ezcurra | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria eta militarra | ||||
Zerbitzu militarra | |||||
Gradua | jeneral soldadu | ||||
Parte hartutako gatazkak | Argentine Civil Wars (en) | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | katolizismoa | ||||
Alderdi politikoa | Federalist Party (en) | ||||
Biografia
aldatu1828. urtean Dorrego Buenos Airesko gobernutik kendu zutenean, Juan Lavalle gobernari berriaren aurka agertu zen Rosas, eta bere burua izendatu zuen gobernari (1829). Alderdi federalistaren buruzagiak batasunaren aldeko alderdiak garaitu zituen 1831n. Hiru urtez aginpidean egon ondoren, Juan Manuel Balcarceren esku utzi zuen Buenos Airesko gobernua, eta hegoalderantz jo zuen, "Basamortuko lehen konkista" izenaz ezagutzen den amerindiarren aurkako guduan borrokatzera (1833).
Buenos Airesera itzuli zenean, Balcarceren aurkako konspirazio batean parte hartu zuen, eta probintziako gobernuburu bihurtu zen, berriro ere. Federalista zela esanagatik, guztiz zentralista izan zen Rosasen diktadura: adierazpen-askatasuna kendu zuen, orobat legebiltzarra, eta ezkutuko polizia eratu zuen oposizioa deuseztatzeko. Argentinaren mende jarri nahi izan zituen Paraguai eta Uruguai, baina, azkenik, Justo José Urkiza buruzagi zuen argentinar, uruguaiar eta paraguaiar koalizioak Rosasen gudarostea menderatu zuen, 1852. urtean, Caseroseko guduan. Ingalaterrara erbesteratu behar izan zuen.
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juan Manuel de Rosas |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.