Il Sorpasso

Il sorpasso» orritik birbideratua)

Il Sorpasso (euskaraz Aurreratzea) 1962ko Dino Risi italiar zinema zuzendari eta ekoizleak zuzendu eta ekoiztutako komedia film bat da. Vittorio Gassman, Jean-Louis Trintignant, Catherine Spaak, Claudio Gora, Luciana Angiolillo, Linda Sini, Nando Angelini eta Luigi Zerbinati aktoreek antzeztu zuten.

Il Sorpasso
Jatorria
Argitaratze-data1962
IzenburuaIl sorpasso
Jatorrizko hizkuntzaitaliera
Jatorrizko herrialdeaItalia
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm komikoa
Iraupena105 minutu
Koloreazuri-beltzekoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Dino Risi
Gidoigilea(k)Dino Risi
Ettore Scola
Ruggero Maccari


Antzezlea(k)
Vittorio Gassman
Catherine Spaak
Jean-Louis Trintignant
Luciana Angiolillo
Claudio Gora
Luigi Zerbinati (en) Itzuli
Linda Sini
John Francis Lane (en) Itzuli
Annette Vadim (en) Itzuli
Mila Stanic (en) Itzuli
Edda Ferronao (en) Itzuli
Nando Angelini
Jacques Stany (en) Itzuli
Franca Polesello (en) Itzuli





[[Kategoria:Luigi Zerbinati (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:John Francis Lane (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Annette Vadim (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Mila Stanic (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Edda Ferronao (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Jacques Stany (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Franca Polesello (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaMario Cecchi Gori
EdizioaMaurizio Lucidi
Ekoizpen-diseinatzaileaUgo Pericoli (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaRiz Ortolani
Argazki-zuzendariaAlfio Contini
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaItalia

IMDB: tt0056512 Filmaffinity: 135160 Allocine: 1333 Allmovie: v24344 TCM: 73849 Edit the value on Wikidata

Commedia all'italiana delako generoaren barnean kultuzko filma da. Mar de Platako Zinemaldian Zuzendari Onenaren Saria (Dino Risi) irabazi zuen.

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Erroma, Ferragosto jaiegunez (abuztuaren 15a) hiria huts-hutsik dago. Bruno Cortona (Vittorio Gassman), berrogei urte pasatxoko gizon harroputz eta hitzontziak bere kabriolet autoa gidatu eta hirian barna tabako paketea eta telefono baten bila abiatu da. Iturri batetik ura edateko gelditu eta berari begira dagoen Roberto Mariani (Jean-Louis Trintignant) izeneko gizon gazte bakarti bat ikusiko du. Elkar adiskidetu eta Cortonari telefono deia egin dezan bere apartamentura gonbidatuko du. Biak hizketan ari direla, Marianik azterketa batzuk prestatzeko Erroman ikastera gelditu dela aipatuko dio. Cortonak bere hitz jarioaren bidez gaztea berarekin egun batzuk igaro ditzan konbentzituko du. Honela abiadura handiko ibilbide bati ekingo diote, italiar errepideetan barna gorabehera eta gertakizun bitxiez beteriko bidaia osatuz. Gaztea bere erabakiaz damutzen hasiko da, baina era berean Bruno Cortona eta bere bizimodua miresten ere hasiko da, baina amaiera aldera gaztea ere bizimodu patxadatsu eta hutsalaz gozatzen hasten denerako, istripu bat jazoko da.

Aktoreak aldatu

Kanpo estekak aldatu