Eztei urteurren

Diamantezko ezteiak» orritik birbideratua)

Eztei urteurrena (edo ezkontza urteurrena) ezkontzatik urte kopuru zehatza bete den eguna da. Urtero, ezkontza oroitzeko unea izaten da ezkontideen artean, eta ohikoa izaten da opari bat jasotzea edo ospakizun bat egitea (afari bat jatetxean, adibidez).

Urtemugak pribatuan egin ohi dira, salbu-eta 25, 50 eta 75. urteurrenetan, horietan jai bat egiten baita gonbidatuekin. Ohikoa da, halaber, ezkontideek oroimenezko opari bat jasotzea beren senide eta lagunengandik. Urteurren hauek izen berezia dute:

Erlijioren bat dutenek, ohitura dute beren sinesmenen arabera ospakizunen bat egitea.

Hedaduraz, eztei urteurrenak ere deitzen dira (urrezko, zilarrezko era platinozko ezteiak), erakundeen, ekitaldien edo pertsona baten izaeraren urtemugetan[1].

Izenak aldatu

Herri ohituren arabera, ezkontza-urteak material batekin lotzen dira (landarea, animalia edo minerala, adibidez), edo baita lore, zuhaitz edo metal batekin ere. XIX. mendean, zerrenda horien aipamena almanaketan[2] edo prentsa herrikoian aurki zitekeen.

Herrialdearen edo testuinguaren arabera, aldaera batzuk daude.

Urteurrena Izena
(aldaera desberdinak tradizioen arabera)
1 Papera/Kotoia
2 Kotoia/Larrua
3 Larrua/Garia
4 Lihoa/Argizaria
5 Zura
6 Burdina
7 Artilea
8 Brontzea/Mitxoleta
9 Buztina/Faiantza
10 Aluminioa/Eztainua
11 Altzairua/Korala
12 Zeta
13 Parpaila/Mugeta
14 Bolia/Beruna
15 Kristala
16 Huntza/Zafiroa
17 Irisa/Arrosa
18 Kuartzoa/Turkesa
19 Atxaparra/Kretona
20 Portzelana
21 Haritza/Opaloa
22 Kobrea/Brontzea
23 Ura/Berilioa
24 Granitoa/Satina
25 Zilarra
26 Arrosa/Jadea
27 Arbeltxa/Kaoba
28 Anbarra/Nikela
29 Granatea/Belisa
30 Perla
31 Ebanoa
32 Kobrea
33 Eztainua
34 Mitxoleta
35 Korala
36 Silexa
37 Harria
38 Jadea
39 Agata
40 Errubia
41 Topazioa
42 Jaspea
43 Opaloa
44 Turkesa
45 Zafiroa
46 Nakarra
47 Amatista
48 Feldespatoa
49 Zirkonioa
50 Urrea
55 Esmeralda
60 Diamantea
65 Platinoa
70 Titanioa
75 Brillantea / Platinoa / Diamantea

(erabileraren arabera)

80 Haritza
85 Marmola
90 Granitoa
95 Onizea
100 Hezurra

Erreferentziak aldatu

  1. a b c «Eztei». Euskaltzaindiaren Hiztegia
  2. (Frantsesez) Almanach de la Champagne et de la Brie : Aube, Ardennes, Marne, Haute-Marne, Seine-et-Marne, Yonne. 1900 (Noiz kontsultatua: 2018-08-27).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu