Opalo
Opaloa tenperatura nahiko baxuetan metatzen den eta edozein motatako arroken pitzaduretan ager daitekeen den gel mineraloidea da. Gehienetan limonitan, hareharrietan, erriolitan eta basaltoan ageri da.
Opaloa | |
---|---|
Ezaugarri orokorrak | |
Kategoria | Mineraloidea |
Formula | Silize hidratatua, SiO2·nH2O |
Dana sailkapena | 75.2.1.1 |
Nickel-Strunz sailkapena | 4.DA.10 |
Sistema kristalino | Amorfoa |
Eponimoa | harribitxi |
Identifikazioa | |
Kolorea | Zuria, beltza, gorria, laranja, espektroaren ia kolore guztiak, gardena. Gutxitan kolore bakarrekoa. |
Esfoliazioa | Ez |
Distira | Beirakaretik erretxina itxurara |
Pleokroismoa | Ez |
Marra | Zuria |
Disolbagarritasuna | Gazur beroan, baseetan, metanolean, azido humikoan, azido hidrofluorikoan |
Opalo hitza latinezko opalus hitzetik dator, eta hau grezierazko opallios ("harria") hitzetik.
Opaloaren ur-edukia ehuneko 2 eta 3 artekoa da normalean, baina %20 izatera irits daiteke. Kolore askotakoa izan daiteke, baina arruntenak zuri-beltzak dira eta arraroenak gorriaren eta beltzaren arteko nahasteak.
Opaloa fosilak era ditzakeen mineraloideetako bat da. Hala ere, opalodun fosilak ez dute interes zientifiko berezirik, bildumagileentzat ez bada.