Deustuko geltokia (Euskotren)
Deustu EuskoTren eragilearen Txorierriko lineari (garaian 4. linea) zegokion lurgaineko tren geltokia zen, Bilboko Deustuko Doneperiaga auzoan kokatuta zegoena, San Pedro elizaren atzealdean, hain zuzen ere. Geltokia Bilbo-Areeta trenbidea irekitzearekin batera inauguratu zen, 1887ko uztailaren 1.an,[2] eta 2010eko maiatzaren 15ean itxi zuten. 2000tik itxi zuten arte, geltokia EuskoTrenen 4. linearen geltoki-burua izan zen, eta DER/CAS gunearen parte zen.
Deustu Eraitsita | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Lineak | ||||||||
| ||||||||
Kokapena | ||||||||
Helbidea | Berrizbidea, 2; 48014 | |||||||
Udalerria | Bilbo, Bizkaia | |||||||
Geltokiaren datuak | ||||||||
Gunea | DER/CAS gunea | |||||||
Itxiera | 2010eko maiatzaren 15a [1] | |||||||
Irisgarria | Ez | |||||||
Nasak | 2 | |||||||
Trenbideak | 2 | |||||||
Jabea | Euskal Trenbide Sarea | |||||||
Eragilea | Eusko Trenbideak | |||||||
Garraio zerbitzuak | ||||||||
EuskoTren |
Sarbideak
aldatuHistoria
aldatu1887ko uztailaren 1.an Bilbo-Areeta trenbidea inauguratu zen,[2] linea honen barruan Deustuko geltokia eraiki zelarik. Linea horren luzapenaren ondoren Bilbo-Plentzia linearen parte izan zen.
1995ean Metro Bilbao enpresak Bilbo-Plentzia trenbidearen zati gehiena bereganatu zuen, San Ignazio eta Plentziako geltokien arteko tartea, hain zuzen ere, trenbidea moldatuz Metroaren 1. linea ezartzeko. Bitartean, EuskoTrenek San Ignazio eta Bilbo-Zazpi Kaleak geltokien arteko tartea mantendu zuen, Zazpi Kaleetako geltokia gaur egungo Zazpikaleetako geltokiko San Nikolas sarbidean kokatuta zegoela.
San Ignazio eta Zazpi Kaleetako geltokien arteko tartea oso laburra zenez, linea zati hau Bilbo-Lezama trenbidearekin lotzea erabaki zen. Horretarako Zazpi Kaleak eta Calzadasko geltokiak oso hurbil zeudela aprobetxatu zen (Calzadasko geltokia gaur egungo Bizkaiko Arkeologi Museoa jasotzen duen eraikina da, Unamuno plazan kokatuta), eta bi geltokien artean lotura tunel bat eraiki zen, 1996ko irailaren 16an. Hala, San Ignazio-Zazpi Kaleak eta Calzadas-Lezama trenbideak bateratu ziren, eta Calzadasko geltokia behin-betiko zerbitzuz kanpo utzi zen. Bere aldetik, Deustuko geltokia Bilbo-Lezama trenbidearen barruan gelditu zen, Txorierriko lineari zerbitzu emanez.
2000. urtean Enekuriko tunelak eraikitzean San Ignazio eta Deustuko geltokien arteko tartea bertan behera gelditu zen, eta Deustuko geltokia Bilbo-Lezama trenbidearen geltoki-buru izatera pasa zen.[3]
2010eko maiatzaren 15ean geltokia itxi zuten, Bilboko metroaren 3. linea eraikitzeko lanak zirela eta Txorierriko linearen Deustu-Zazpi Kaleak tartea itxi zutenean.
2014an Eusko Jaurlaritzak Ferrocarriles y Transportes Suburbanos de Bilbao (FTS) enpresarenak izan eta oraindik esistitzen ziren bost geltokiak babestuko zirela adierazi zuen arren,[4] 2018ko urtarrilaren 25ean geltokiaren eraikina eraitsi zuen Bilboko Udalak, aparkalekuak eraikitzeko.[5][6]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Europa Press. «EuskoTrenek autobusen zerbitzua eskainiko du larunbatetik Deustu-Zazpi Kaleak tartean, metroaren 3. lineako obrengatik» (Noiz kontsultatua: 2014-07-04).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Spanish Railway. «Ferrocarril de Bilbao a Las Arenas y Plencia (Suburbanos de Bilbao)» (Noiz kontsultatua: 2018-02-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) Correo, El. «Comienzan en Deusto las obras para dotar al barrio de 200 nuevos aparcamientos» elcorreo.com (Noiz kontsultatua: 2017-11-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) Press, Europa. «Las cinco estaciones de la antigua Ferrocarriles Suburbanos en Bizkaia serán protegidas como patrimonio cultural» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2019-01-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Derriban la vieja estación de Deusto para construir un parking» El Correo 2018-01-26 (Noiz kontsultatua: 2018-02-14).
- ↑ Olaizola, Juanjo. (2018-01-26). «Historias del tren: DESTRUYEN LA HISTÓRICA ESTACIÓN DE DEUSTO» Historias del tren (Noiz kontsultatua: 2018-02-14).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |