Espartako Logia Frantziako Sortalde Handiaren obedientziapean zegoen framazon-elkartea da, eskoziar ohikune zahar eta onartuari jarraitzen ziona. Espartako gladiatorearen izena jarri zioten, eta 1934. eta 1939. urteen artean iraun zuen. Egoitza hasieran Hendaian eta gero Baionan izan zuen.

Espartako Logia
Datuak
Motalogia masonikoa
HerrialdeaFrantzia
Historia
Sorrera1934
Desagerpena1939

Historia aldatu

1933an Altuna Logia Agurgarriak La Zélée Logia baionarrari "nazioarteko" logia bat eratzea proposatu zion. Hasieran hamaika kide besterik ez zituen baina hurrengo urteko abendurako jada 79 ziren: gehienak euskotarrak baina baita bearnotar, zaragozar edo bordelesak ere.[1]

Espainiako Gerra Zibila piztu zutenean, logiak (batez ere Daniel Argote kideak) iheslariak hartzeari ekin zion. Bigarren Mundu Gerra hasi zenean, logia bertan behera geratu zen.

Erreferentziak aldatu

  1. Crouzet, Jean. (1990). Jean Curutchet ed. Bayonne entre l'équerre et le compas. III Baiona: éditions Harriet, 225 or. ISBN 2 904 348 387..

Kanpo estekak aldatu