Cristina Iglesias Fernández-Berridi (Donostia, Gipuzkoa, 1956ko azaroaren 8a) gipuzkoar eskultorea da eta nazioarte mailan errekonozimendu eta sariak jaso ditu. Beren lanek, oro har, material ezberdinen erabileran oinarritzen den hiztegi estetikoa islatzen dute, hala nola hormigoia, alabastroa, erretxina, burdina edo kristala, batzuetan bambua edo orbela bezalako landare-motiboekin eta artistak espazioarekiko, arkitekturarekiko, literaturarekiko eta geologiarekiko duen interesa adierazten duten teknika desberdinekin konbinatzen direnak.[1]

Cristina Iglesias

Bizitza
JaiotzaDonostia1956ko azaroaren 8a (67 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Ezkontidea(k)Juan Muñoz (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
(1976 - 1978)
Chelsea College of Art and Design (en) Itzuli
(1980 -
Pratt Institute (en) Itzuli
(1988 -
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakartista, eskultorea, irakaslea, Irarlea, artista grafikoa eta artista bisuala
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
cristinaiglesias.com

Alberto Iglesias haren neba da.

Biografia aldatu

Kimika ikasketak egin ondoren, artegintzara bideratu zuen bere jarduna. Bartzelonan Marrazkigintza eta Zeramika ikasi ondoren, Londresera joan zen 1980an Chelsea School of Art ikastegian bere prestakuntza osatzera, eta hantxe egin zituen bere lehen erakusketak. Nazioarteko izena 1993an heldu zitzaion, Veneziako Bi Urtekoan parte hartu ondoren.

Eskulturako irakaslea izan da lau urtez Municheko Arte Visualen Akademian. Azken urteotan Torrelodonesen (Madril) bizi da, eta bertan lan egiten du.

Erakusketak aldatu

Maiz erakutsi du bere lana mundu osoko museo eta erakustaretoetan. 1997 eta 1999 urteen artean, New Yorkeko Guggenheim, Chicagoko The Renaissance Society, Madrilgo Sofía Erregina eta Bilboko Guggenheimen aurkeztu du bere lana, besteak beste. New York eta Bilboko Guggenheim Museoetan eskaini zitzaizkion erakusketak atzera begirakoak izan ziren; Bilboko Guggenheimen ere baditu lanak bilduma iraunkorrean. 1999an Berlingo Art Forum azokan aurkeztu zituen bere lanak, eta urte berean Donostiako Musika Hamabostaldiko kartela egin zuen.[2][3]

Iglesiasek eskulturaren irakurketa poetikoa egiten du. 80. hamarkadaren bukaeran erabiltzen zituen materialetatik (burdina, egurra, larrua eta beira) garapen bat nabari da bere lanean hurrengo hamarkadan. Azkeneko obretan, argazkilaritza darabil oinarri bezala, eta eskultura arkitekturarekin lotua ulertzen du. Arco Madrilgo Arte Garaikide Azokan ere ia urtero egon ohi da bere lana ikusgai, eta 2001. urtean hiru erakusketa berri garrantzitsu ditu: Nimesko Arte Garaikidearen Museoan, Chicagoko Donald Young eta Municheko Lehnbachhaus erakustokietan.

Urte batzutako isilunearen ondoren, Cristina Iglesias 2007. urtean agertu zen berriro, Prado Museoa handitzeko bere ate eta eskulturarekin.

2011an Folkestonen, Ingalaterra'.A million miles from home (Etxetik milioi bat miliatara) izenburuko erakusketan egon zen. Partehartzaileen artean, Cristina Iglesiasekin batera, Martin Creed --2001ko Turner saria--, Cornelia Parker eta Hew Locke bezalako lehen mailako artistak iegon ziren.[4]

2015ean bere obra bat izan zen Bilboko Arte Ederren Museoak aldi baterako gonbidatua.[5][6]

Esku hartze artistikoak aldatu

2008an, Eusko Legebiltzarraren eraikinaren atarian, Gauerdiko Iparrorratza eskultura inauguratu zen, indarkeriaren biktimei eskainia.

2011an Iberdrola Dorrerako eskultura egin zuen.[7]

2017an Botin Fundazioarentzat eta Peredako lorategien ingurunerako bereziki diseinatu zuen lau putzuz eta urmael batez osatutako esku-hartze eskultoriko bat, Lurrazpitik izenekoa.[8][9]

2018an Donostian Santa Klarako itsasargiaren barruan eskultura bat kokatzeko proiektua aurkeztu zen, eta 2021ean inauguratu Hondalea izenarekin.[10][11][12][13][14]

Iruditegia aldatu

Sariak eta merezimenduak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «BIOGRAFÍA DE CRISTINA IGLESIAS, AUTORA DE LA ESCULTURA DE LA TORRE IBERDROLA» Iberdrola (Noiz kontsultatua: 2019-12-19).[Betiko hautsitako esteka]
  2. «Cristina Iglesias | Guggenheim Bilbao Museoa» Guggenheim Bilbao (Noiz kontsultatua: 2019-12-19).
  3. (Gaztelaniaz) «Iglesias, Cristina» www.museoreinasofia.es (Noiz kontsultatua: 2019-12-19).
  4. «Cristina Iglesias eskultore donostiarra izango da 'Folkestone 2011' arte hirurtekoaren izarretako bat» Euskal kultura (Noiz kontsultatua: 2019-12-19).
  5. (Gaztelaniaz) «Cristina Iglesias eskultore donostiarraren pieza bat, Bilboko Arte Ederren Museoko hurrengo Obra Gonbidatua» El Diario Vasco 2015-01-10 (Noiz kontsultatua: 2019-12-19).
  6. «Izenbururik gabe | | Museo de Bellas Artes de Bilbao» Tienda del Museo de Bellas Artes de Bilbao (Noiz kontsultatua: 2019-12-19).
  7. Entrevista a Cristina Iglesias. (Noiz kontsultatua: 2019-12-19).
  8. Exposición CRISTINA IGLESIAS: ENTRƎSPACIOS | Centro Botín. (Noiz kontsultatua: 2019-12-19).
  9. Entrevista a Cristina Iglesias. Exposición CRISTINA IGLESIAS: ENTRƎSPACIOS | Centro Botín. (Noiz kontsultatua: 2019-12-19).
  10. (Gaztelaniaz) «Así es la obra de Cristina Iglesias para el faro de la isla de Santa Clara» El Diario Vasco 2018-09-15 (Noiz kontsultatua: 2019-12-19).
  11. (Gaztelaniaz) Donostitik, Cristina Iglesias: «La Isla va a seguir siendo la de siempre». (). «Donostitik.com // Periódico digital de Donostia» www.donostitik.com (Noiz kontsultatua: 2019-12-19).
  12. «Faroa berritzeko lanak maiatzean hasiko dira, Iglesiasen eskulturari tokia egiteko» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2019-12-19).
  13. Press, Europa. (2019-09-02). «Cristina Iglesiasen eskultura proiektua burutzeko Santa Klara uharteko itsasargiaren lagapena formalizatu dute» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2019-12-19).
  14. (Gaztelaniaz) «Cristina Iglesias espera terminar para primavera de 2019 su trabajo en Santa Clara» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2019-12-19).
  15. «Cristina Iglesias eskultore donostiarrari Espainiako Arte Plastikoen Sari (...)» Argia 1999-12-13 (Noiz kontsultatua: 2019-12-19).
  16. a b Berria. «Cristina Iglesiasek Arte Grafikoko Espaniako Sari Nazionala irabazi du» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-12-19).
  17. Berria. «Cristina Iglesias eskultoreak jasoko du Urrezko Danborra» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-12-19).
  18. «Cristina Iglesias donostiar eskultoreak jasoko du Urrezko Danborra» Euskal Irrati Telebista 2019-11-05 (Noiz kontsultatua: 2019-12-19).
  19. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2019-12-19). «Cristina Iglesias, Premio Nacional español de Arte Gráfico 2019» naiz: (Noiz kontsultatua: 2019-12-19).
  20. Sarasola, Ainhoa. «Cristina Iglesias, Arte Grafikoko Espainiako Sari Nazionalaren irabazlea» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-05-14).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu