Tres Aguas (Cristina Iglesias)
Tres Aguas Cristina Iglesias artista donostiarrak Toledo hirian sortutako multzo eskultorikoa da, hiru urmael hiriko hiru puntutan.
Tres Aguas (Cristina Iglesias) | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Cristina Iglesias |
Sorrera-urtea | 2014 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | arte publikoa |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Gaztela-Mantxa |
Probintzia | Toledoko probintzia |
Udalerria | Toledo |
Koordenatuak | 39°51′24″N 4°01′29″W / 39.85675529°N 4.02484307°W |
Ezaugarriak
aldatu2014. urtean ireki zen instalazioa, El Greco margolariaren heriotzaren 400. urteurrenean[1]. Torre del Agua eraikinean, Santa Klara konbentuan eta Udaletxearen plazan daude kokatuak hiru iturri/urmaleak; agerian bakarrik Udaletxekoa, besteak eraikin barruetan[2]. Metalezko hondo desberdinak dituzte iturriek. Hondoetan irudikatutako formetan, toki batzuetan Tajo ibaiaren irudi deifikatu bat ageri da, ura dariola ontzi batetik[3].
Egiturak urez bete eta hustu egiten dira ziklikoki, itsasaldien zikloa oroituz. Funtzionamendu eta estetika horretan, Iglesiasek geroago egin zuen Donostiako Hondalea lanaren aurrekari bat dago.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) toledo, J. V. Muñoz-Lacuna |. (2014-04-24). [http://www.diariovasco.com/culturas/201404/24/cristina-iglesias-suma-greco-20140424183551.html «Cristina Iglesias se suma al a�o del Greco con un homenaje escult�rico al r�o Tajo»] diariovasco.com (Noiz kontsultatua: 2021-06-20).
- ↑ (Ingelesez) «TRES AGUAS by Cristina Iglesias. A Project for Toledo, 2014 | The Strength of Architecture | From 1998» www.metalocus.es (Noiz kontsultatua: 2021-06-20).
- ↑ (Ingelesez) Warner, Marina. «The Springs beneath, the flow above, the light within» Artangel (Noiz kontsultatua: 2021-06-20).