Donostiako Musika Hamabostaldia
Donostiako Musika Hamabostaldia edo besterik gabe Musika Hamabostaldia 1939tik Donostian ospatzen den musika klasikoko jaialdia da. Euskal Herriko eta espainiar estatuko musika jaialdirik zaharrena da, bai eta Europa osoko zaharrenetarikoa ere. Urtero antolatzen dute abuztuan, eta egitarauak ehun kontzertu eta ikuskizun baino gehiago eskaini ohi du, Donostiako hainbat tokitan egindakoak. Donostiatik kanpo ere burutzen dituzte hainbat ekitaldi, "Hamabostaldi Ibiltaria" delakoan, orain arte Getaria, Hondarribia, Mutriku, Zumaia eta Errenterian besteak beste). Hamabostaldiaren buletina La Quincena izena dauka eta elebidun argitaratzen dute.
Egoitzak
aldatuEgoitzen artean Victoria Eugenia antzokia, Kursaal jauregia, Miramar jauregia, Chillida-Leku, Artzain Onaren katedrala, Santa Maria basilika, San Bizente eta Santa Teresa komentua daude.
Zikloak
aldatuOrgano, Aintzinako Musika, Musika Garaikidea eta Interprete Gazteen zikloek egitaraua osatzen dute. Hauekin batera, Haurren Eguna, Hamabostaldi Ibiltaria edo Musika Aitzaki eta beste jarduera batzuk ere aipatzekoak dira.
Orkestrak
aldatuBesteak beste, Berlingo Orkestra Filarmonikoa, Londreskoa, Clevelandekoa, La Scalakoa, San Petersburgokoa, Bavierako Irratiarena, Txekiakoa, Frantziako Orkestra Nazionala, Espaniakoa eta Euskadikoak bertan parte hartu dute musikaldiaren historian zehar.
Halaber, Ataúlfo Argenta, Colin Davis, Münch, Neumann, Rafael Frühbeck de Burgos, Muti, Mehta edo Maazel zuzendariak aipatzekoak dira.
Ballet
aldatuNew York City Ballet, Tokyo Ballet, London Festival Ballet, Lausanako Béjart Ballet edo La Scalakoa Hamabostaldian egon izan dira beste batzuen artean.
Musikariak eta abeslariak
aldatuNicanor Zabaleta, Arthur Rubinstein, Henryk Szeryng, Alicia de Larrocha, Maria João Pires, Mstislav Rostropovitx edo Christian Zacharias musikariek eta Plácido Domingo, Alfredo Kraus, Luciano Pavarotti, Beniamino Gigli, Jessye Norman, Montserrat Caballé, Teresa Berganza edo Mirella Freni abeslariek parte hartu izan dute ere bai.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Donostia |
- (Gaztelaniaz)(Ingelesez)(Frantsesez)Hamabostaldiaren webgune ofiziala