Ireki menu nagusia

Banilla (Vanilla) orkideen familiako genero bat da eta landareak izen bereko aho gozagarria bezala erabiltzen ditugun haziz beteriko leka ematen du. Jatorriz Mexikokoa da. Izena gaztelaniazko vainilla hitzetik dator, vaina ("leka") hitzaren txikigarria.

Banilla
Vanilla planifolia 1.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaAsparagales
FamiliaOrchidaceae
AzpifamiliaVanilloideae Vanilloideae
Generoa Vanilla
Banaketa mapa
Map Vanilla.png
Datu orokorrak
Iturria Bainilina
Banilla lekak

Biltzen den espezie nagusia Vanilla planifolia da, nahiz eta Vanilla pompona eta Vanilla tahitiensis bezalakoak ere erabili. Leka bakoitzak bere zapore bereziaren erantzule nagusi diren milaka hazi txiki gordetzen ditu barruan. Aztekek beren jakiak maneatzeko eta txokolatez eginiko “jainkoen edariak” gozatzeko erabili ohi zuten.

Bere lantzea oso hedatua dago tropikoetan. Madagaskar da ekoizlerik nagusienetarikoa.

SukaldeanAldatu

Bere erabilera ohikoena krema, budin, izozki, bizkotxo, tarta eta antzeko postre eta gozoekin izaten bada ere, bere erabilera haragi, arrain edo bestelako plateretara ere zabal daiteke.

Kanpo loturakAldatu