Claudia Jones, jaiotzez Claudia Cumberbatch (Port-of-Spain, Trinidad eta Tobago, 1915eko otsailaren 15a - Londres, 1964ko abenduaren 24a), Trinidad eta Tobagon jaiotako kazetaria eta feminismo eta antiarrazakeriaren aldeko aktibista izan zen. Hainbat mugimendu sozialetan parte hartu zuen bizitzan zehar: besteak beste, Estatu Batuetako afro-amerikarren eskubide zibilen aldekoan, emakumeen aldekoan eta inperialismoaren aurkakoan.[1] Bizitzaren azken urteetan, Erresuma Batuko komunitate karibetarrarentzako erreferentzia bihurtu izan zen eta lehen Caribbean Carnival-a antolatu zuen Londresen, gaurko Notting Hill Carnivalen aitzindaria izan zena.[2]

Claudia Jones

Bizitza
JaiotzaPort-of-Spain1915eko otsailaren 15a
Herrialdea Trinidad eta Tobago
BizilekuaPort-of-Spain
New York
Londres
Talde etnikoaafro-amerikarra
HeriotzaLondres1964ko abenduaren 24a (49 urte)
Hobiratze lekuaHighgate Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: tuberkulosia
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta militante politikoa
Enplegatzailea(k)Daily Worker (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Komunista

Find a Grave: 9380 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Gaztaroa

aldatu

Claudia Cumberbatch 1915ean jaio zen Trinidad eta Tobagoko hiriburuan. Charles eta Sybil gurasoak ziren. 1924an, familia lekualdatu zen New Yorkera.[3] Han, Claudiak Jim Crow garaiko arraza-diskriminazioa esperimentatu zuen. Gainera, handik urte gutxira, bere ama, ehungintzako langile zebilena, meningitisez hil zen, eta Claudiari berari tuberkulosia erantsi zitzaion.[4]

Lehen jarduera politikoak

aldatu

Institutuan ikasi bitartean, aktibista sozial gisa aritzen hasi zen.[3] 1936an Estatu Batuetako Alderdi Komunista eta Gazte Komunista Erakundera elkartu zen eta The Daily Worker egunkarian argitaratzen hasi zen. 1945erako, egunkariaren afro-amerikar gaien editorea zen.[5] Garai hartan, “Jones” ezizena erabiltzea erabaki zuen anonimatu handiagoa mantentzeko idazlanetan.[3]

Emakume beltzen eskubideak aldarrikatzen zituen bere idazketen eta hitzaldien bitartez. 1949an, “Emakume beltzaren arazoen utzikeriaren amaiera” saiakera argitaratu zuen Political Affairs aldizkarian. Sexua klasea eta arraza bezain garrantzitsua zela borroka komunistarentzat argudiatu zuen. Entsegua eragin handikoa izan zen eta sarritan intersekzionalitatearen teoriaren aurrelaritzat hartzen da.[5]

Deportazioa eta aktibismoa Erresuma Batuan

aldatu

Bere ekintza politikoengatik, Jones espetxeratu zuten lau aldiz.[6] 1955eko espetxealdiaren ostean, Estatu Batuetako hiritarra ez zenez, gobernu estatu-batuarrak deportatu egin zuen Erresuma Batura.[3] Han, Erresuma Batuko Alderdi Komunistako kide egin zen eta komunitate afro-karibetar britaniarraren aldeko kanpaina egiteari ekin zion, hauen oinarrizko eskubiderik eta zerbitzurik eza sumatu baitzuen. 1958an, West Indian Gazette egunkaria sortu zuen, Amy Ashwood Garvey-rekin batera. Komunitate afro-britaniarrari zuzentzen zen lehen egunkarietako bat izan zen eta adierazpen politikoa eta elkartasuna sustatzen zituen.[2] Bestalde, Jonesek Caribbean Carnival jaialdia antolatu zuen 1959an, afro-karibetar kultura erakutsarazteko eta zabaltzeko. Egun, ekimena oraindik ospatzen da Notting Hill Carnival izenpean eta urtero hiru milioi bisitari erakartzen ditu.[3]

Erresuma Batuan bizi zen arren, Jonesek Estatu Batuetako afro-amerikarren eskubide zibilen mugimenduaren bilakaera jarraitzen zuen. 1963ko abuztuaren 28an, Washingtongo eskubide zibilen aldeko ekimen masiboa islatu zuen manifestazioa antolatu zuen Londreseko Estatu Batuetako enbaxadaraino.[5]

Heriotza

aldatu

Jones hil zen Londresen, 1964ko abenduaren 24an, 59 urte zituela. Londreseko Highgate hilerrian lurperatu zuten, Karl Marxen hilobi ondoan.[5]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) McClendon III, John H. (2007-07-24). Claudia Jones (1915-1964). BlackPast.
  2. a b (Ingelesez) Nasar, Saima. The ‘Mother’ of Notting Hill Carnival: Claudia Jones. Bristolgo Unibertsitatea.
  3. a b c d e (Ingelesez) Hibler, Joan. (2007-07-24 (eguneratua)). Claudia Jones. Trinidadian activist and journalist. Britannica.
  4. (Ingelesez) McCausland, J. (2020-05-19). «Who is Claudia Jones?» Caribbean Quilt  doi:10.33137/caribbeanquilt.v5i0.34385..
  5. a b c d (Ingelesez) Atkinson, Clarissa. (2020-10). Claudia Jones. Brief life of an intersectional activist: 1915-1964. Harvard Magazine.
  6. (Ingelesez) Jones, Claudia (1915–1964). English Heritage.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu