Cepheus (konstelazioa)

Cepheus edo Zefeo[1][oh 1]latinez: Cepheus— Ipar hemisferioko konstelazio bat da. Mitologia grekoko Zefeo Etiopiako erregea irudikatzen du, Kasiopearen senarra eta Andromedaren aita. Ptolomeok II. mendean deskribatutako 48 konstelazioetako bat da, eta gaur egungo 88 konstelazioetako bat ere bai[2].

Cepheus 
Datuak
LaburduraCep
GenitiboaCephei
SinbologiaZefeo
Eremua588 gradu karratu (27. maila)
Izar kantitatea
(magnitudea < 3)
1
Izarrik distiratsuenaα Cephei (itxurazko magnitudea 2,44)
Konstelazio mugakideakCygnus, Lacerta (konstelazioa), Cassiopeia, Camelopardalis, Draco (konstelazioa) eta Hartz Txikia
Behaketa
Igoera zuzena22 h
Deklinazioa70°
Ikuspen onena 21:00etan (9 PM): Azaroa
+90° eta −10° latitude bitartean ikusgai.

Astronomiarako bereziki interesgarriak diren bi izar aldakor ditu. Batetik, Delta Cephei; izarra zefeiden prototipoa da. Zefeidak oso periodo erregularreko distira-aldaketa duten izarrak dira, eta oso baliagarriak dira distantziak kalkulatzeko. Bestetik, Beta Cephei; gainazalean pultsuak izatearen ondorioz argitasun-aldaketak dituen izar aldakor mota baten ordezkaria da.

Konstelazio honetan daude, halaber, izar ezagun handienetako bi: Mu Cephei eta VV Cephei.

Izar nagusiak

aldatu
  • α Cephei (Alderamin), konstelazioko izarrik distiratsuena; 2,44ko magnitudea du, eta zuria da.
  • β Cephei (Alfirk), Beta Cephei aldakorren prototipoa. Zuri-urdina da, eta 3,15 eta 3,21 bitarteko distira aldakorra du. Be izarra da, bere gainazaletik materia kanporatzen duena.
  • γ Cephei, 3,22ko magnitudekoa: Izar bitarra da, eta exoplaneta bat du izar nagusiaren (azpierraldoi laranja) inguruan biraka.
  • δ Cephei, oso izar ospetsua da aldakor zefeiden prototipoa izateagatik. Izar bitarra da.
  • ε Cephei, 4,18ko magnitudeko Delta Scuti aldakorra da (zefeida nanoak).
  • ζ Cephei, 3,39ko magnitudeko supererraldoi laranja. Lurretik 725 argi-urteko distantziara dago.

Oharrak

aldatu
  1. Euskaltzaindiaren 173. arauak honako hau gomendatzen du: "Euskaraz, konstelazioen izenak adierazteko, komeni da nazioarteko formak —latinezko grafia— erabiltzea, hainbat komeniago testuak zenbat eta teknikoago edo jasoago izan. Nolanahi ere, latinezko izenen itzulpenak edo egokitzapenak ere —azalpen-izenak— erabil daitezke, bigarren mailan, testu didaktikoetan edo azalpen gisa".

Erreferentziak

aldatu
  1. «Konstelazioak (88 konstelazio ofizialak)» 173. Astroen izenak. Euskaltzaindia, 19 or..
  2. (Ingelesez) Barentine, John C. (2016). «The Modern Constellations» Uncharted Constellations: Asterisms, Single-Source and Rebrands. Springer International Publishing, 199 or. ISBN 9783319276199..

Kanpo estekak

aldatu