Bong Joon-ho (koreeraz: 봉준호, Daegu, 1969ko irailaren 14a) hegokorear zinema zuzendaria eta gidoilaria da. Memories of murder (2003), The Host (2006) eta Snowpiercer (2013) filmengatik egin zen ezaguna, azkeneko biak Hego Koreako film arrakastatsuenetakoak izanda. 2019an idatzi eta zuzendu zuen Parasite filmagatik Cannesko Urrezko Palma eta lau Oscar sari irabazi zituen; Film onena, Jatorrizko gidoi onena, Zuzendari onena eta Nazioarteko film onena[1]. Metacritic web orriak XXI. mendeko 25 zuzendari onenen zerrendan 13. postuan jarri zuen 2017an.[2]

Bong Joon-ho
Okja Japan Premiere- Bong Joon-ho (37867629864).jpg
Bizitza
Jaiotza Daegu1969ko irailaren 14a (50 urte)
Herrialdea  Hego Korea
Lehen hizkuntza koreera
Hezkuntza
Heziketa Yonsei University Itzuli
(1988 - 1995) gradu : soziologia
Hizkuntzak koreera
Jarduerak
Jarduerak zinema zuzendaria, gidoilaria, politikaria eta soziologoa
Lan nabarmenak Sarinui chueok
The Host Itzuli
Snowpiercer Itzuli
Okja Itzuli
Parasite (2019ko filma)
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa New Progressive Party Itzuli
IMDb nm0094435
Hau korear izena da, abizena Bong du.

BiografiaAldatu

Erdi eskolan zegoen bitartean zinemagile bihurtzea erabaki zuen, familia artistiko baten eraginaz beharbada (aita diseinatzailea zen eta aitona autore aipagarri bat). Soziologia arloan matrikulatu zen Yonsei Unibertsitatean 1989ko amaieran eta bertan zinema klubeko kidea izan zen. Garai hartan Edward Yang, Hou Hsiao-hsien eta Shohei Imamura zinegileak zituen gustuko. 1990eko hamarkadaren hasieran bi urteko programa bete zuen Koreako Zinema Arte Akademian. Han zegoen bitartean 16 mm-ko film labur asko egin zituen eta Memory in the Box and incoherence bere graduazio lana Vancuover eta Hong Kong-eko nazioarteko zinema jaialdietan proiektatzeko deitua izan zen[3].

1994an Baeksaekin (White Man) film laburra zuzendu zuen. 2000. urtean Barking Dogs Never Bite bere lehen film luzea (erdi komedia erdi gizarte-satira krudela) kaleratu zuen, arrakasta txikia lortu zuena ikusleen artean. 2003ko bere hurrengo filmak, Memories of Murder, Hego Koreako historian ezaguna den lehen serie hiltzailean oinarrituta, arrakasta komertzial eta kritiko handia lortu zuen. 2006an The Host filmak arrakasta handia izan zuen bai bere herrialdean (orain arte diru kopuru gehien biltzea lortu duen Hego Koreako filma da) eta baita nazioartean ere (kritikoen onarpena izan zuen Cannesko zinema jaialdian proiekzio ez lehiakor batekin)[4][5].

2008an Tokyo! filmean parte hartu zuen ("Shaking Tokyo" segmentuan) Michel Gondry eta Leos Caraxekin. Hurrengo urtean Madeo (Mother) filma egin zuen, bere seme ezgaitua hilketa-kargutik salbatzeko borrokan ari den ama adeitsu baten istorioa. 2009ko Cannesko Zinemaldiko Un Certain Regard sailean estreinatu zen. 2013an Snowpiercer egin zuen, Le Transperceneige nobela grafiko frantsesaren moldaketa bat[6].

2011n, World Drama epaimahaiaren kide izan zen Sundanceko Zinemaldian eta Cannesko zinemaldiko Caméra d’or ataleko epaimahai nagusia[7]. 2017ko Cannesko zinemaldian Okja filmarekin lehiatu zen[8] eta 2019ko jaialdian Gisaengchung (Parasites) filmarekin, Palme d’Or irabazi zuena, sari hau irabazten duen lehen zuzendari korearrean bihurtzen[9]. Gisaengchung-ekin, Bong-ek zuzendari onenaren Oscar saria irabazi zuen 2020an, eta film onenaren, nazioarteko zinemaren eta jatorrizko gidoi onenarengatik ere.

FilmografiaAldatu

Zuzendari zein gidoilari lanak egin ditu Bong Joon-hok bere ibilbide profesionalean.

Zuzendutako luzemetraiakAldatu

Idatzitako luzemetraiakAldatu

Idatzi eta zuzendutako laburmetraiakAldatu

  • 1994 - Baeksaekin (White Man)
  • 1994 - Incoherence
  • 1994 - The Memories in My Frame
  • 2003 - Twentidentity
  • 2004 - Digital Short Films by Three Filmmakers - "Influenza" (segmentua)
  • 2008 - Tokyo! - "Shaking Tokyo" (segmentua)
  • 2011 - 3.11 A Sense of Home - "Iki" (segmentua)

Iturria: Korean Movie Database [10]

SariakAldatu

2001Aldatu

2003Aldatu

2006Aldatu

2007Aldatu

  • Fantasporto Oportoko zinemaldia, Zuzendari onena (The Host)

2019Aldatu

2020Aldatu

ErreferentziakAldatu

  1. «Oscar 2020: Todos los ganadores y premios» La Vanguardia 2020-02-10 . Noiz kontsultatua: 2020-02-13.
  2. «25 Best Film Directors of the 21st Century (So Far): Bong Joon-ho» Metacritic . Noiz kontsultatua: 2020-02-13.
  3. «The Bong Joon-ho Page» www.koreanfilm.org . Noiz kontsultatua: 2020-02-13.
  4. (Ingelesez) «'The Host' Stomps to Multiple Box Office Records» english.chosun.com . Noiz kontsultatua: 2020-02-13.
  5. «Korean Movie Reviews for 2006 - The Host, Tazza, Woman on the Beach, I'm a Cyborg But That's OK, and more» www.koreanfilm.org . Noiz kontsultatua: 2020-02-13.
  6. «Snowpiercer» web.archive.org 2014-02-21 . Noiz kontsultatua: 2020-02-13.
  7. (Ingelesez) «Bong to head debut director jury» BBC News 2011-04-08 . Noiz kontsultatua: 2020-02-13.
  8. (Ingelesez) «Cannes: Netflix's 'Okja' Premiere Gets Four-Minute Standing Ovation After Press Screening Snafu» The Hollywood Reporter . Noiz kontsultatua: 2020-02-13.
  9. (Ingelesez) Debruge, Peter; Debruge, Peter (2019-05-25) «Bong Joon-ho’s ‘Parasite’ Wins the Palme d’Or at Cannes» Variety . Noiz kontsultatua: 2020-02-13.
  10. (Koreeraz) «KMDb - 한국영화데이터베이스» www.kmdb.or.kr . Noiz kontsultatua: 2020-02-13.