Sarinui chueok
Sarinui chueok (Hangul: 살인의 추억, euskaraz: «Hilketa Baten Kronikak»), 2003ko Bong Joon-ho hego korear drama film bat da. 1986-1991 artean benetan jazotako Hwaseongeko hilketa sailan oinarritua dago. Song Kang-ho, Kim Sang-kyung, Kim Roi-ha, Park Hae-il eta Byun Hee-bong aktoreek antzeztu zuten.
Sarinui chueok | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Bong Joon-ho |
Argitaratze-data | 2003 |
Izenburua | 살인의 추억 |
Jatorrizko hizkuntza | koreera |
Jatorrizko herrialdea | Hego Korea |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | crime thriller film (en) , misteriozko zinema eta film dramatikoa |
Iraupena | 132 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Kokapena | |
Bilduma | New Yorkeko Arte Modernoaren Museoa |
Grabazio lekua(k) | Hego Korea |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Bong Joon-ho |
Gidoigilea(k) | Bong Joon-ho |
Antzezlea(k) | |
Song Kang-ho Kim Sang-kyung (en) Kim Roe-ha (en) Park Hae-il (en) Byun Hee-bong (en) Ko Seo-hui (en) Jeon Mi-seon (en) Lee Jae-eung (en) Jung In-sun (en) Kwon Byeong-gil (en) Oh Yong (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Cha Seung-jae (en) |
Konpainia ekoizlea | CJ Entertainment |
Edizioa | Kim Seon-min (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Taro Iwashiro |
Argazki-zuzendaria | Kim Hyung-koo |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Hwaseong (en) |
Argumentu nagusia | serieko hiltzailea, criminal investigation (en) , Hwaseong serial murders (en) eta Poliziaren gehiegikeria |
palmpictures.com… | |
Nazioarteko zinemaldi askotan lehiatu zen, tartean Donostiako Zinemaldian, Urrezko Maskorraren izendapena jaso eta Zuzendari Onenaren Zilarrezko Maskorra, Zuzendari Berri Onenen Saria eta Nazioarteko Kritikaren FIPRESCI Saria irabaziz.
Sinopsia
aldatu1986, Hego Korea. Udalerri txiki batean neska gazte baten gorpua bortizki bortxatua eta eraila izanaren zantzuekin agertu berri da. Handik bi hilabetera, antzeko ezaugarriak dituzten bortxaketa eta hilketa saila jazoko da. Hortaz, hegokorear agintariek hiltzailea topatzeko polizia brigada berezi bat antolatuko dute, honen buru Park Doo-man (Song Kang-ho) herriko polizia detektibea eta Seul hiriburutik bidalitako Seo Tae-yoon (Kim Sang-kyung) polizia detektibea jarri dituzte.
Aktoreak
aldatu- Song Kang-ho – Park Doo-man, detektibea
- Kim Sang-kyung – Seo Tae-yoon, Seuleko gazteagoa den baina eskarmentu gehiago duen detektinea
- Kim Roi-ha – Cho Yong-koo, Parken lankidea
- Song Jae-ho – Sergeant Shin Dong-chul, detektibe burua
- Byun Hee-bong – Sergeant Koo Hee-bong, kasuan lan egiten duen beste detektibe burua
- Go Seo-hee – Kwon Kwi-ok ofiziala, emakumezko polizia
- Park No-shik – Baek Kwang-ho, atzerapen mentala duen gizona eta hilketen susmagarrietako bat
- Park Hae-il – Park Hyeon-gyu, industria langilea eta kasuaren susmagarrietako bat
- Jeon Mi-seon – Kwok Seol-yung, Park Doo-manen emaztea
- Yeom Hye-ran – So-hyeonen ama
Kanpo estekak
aldatu- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)